Bestelako berriak

ASIER AMONDO (20. KORRIKAren arduraduna)

“EZAGUTU DUGUN KORRIKArik INDARTSUENA”

ESKERRIK ASKO EUSKAL HERRIA eta ZORIONAK EUSKAL HERRIA!
20. KORRIKA berriro ere KOLOSALA izan da.
Duela bi urteko balorazioaren izenburua izan zen ”inoizko handiena”, eta gaur hori bera esan dezakegu, baina gaur, 20.KORRIKAz hori baino gehiago esan dezakegu: inoizko handiena izateaz gain, INDARTSUENA izan da: Otxandio herriak erakutsi zuen giharra, KORRIKA sortzaileen garra tinko iritsi da gaurdaino, alkateen kilometroa, Santiagoko zubia...
jendetsuak izateaz gain, indartsuak izan dira, inoizko KORRIKA anitzena ere izan da, inoiz baino eragile sozial, politiko eta administratibok bat egin dutelako KORRIKArekin. Bukaerarekin ere hitz bera erabili nahi dugu: handiena izanen zen, baina zalantzarik gabe, INDARTSUENA!
Beraz, KORRIKA honetan ere koska bat gora egin dugu eta partehartzea aurreko edizioan baino handiagoa, anitzagoa, indartsuagoa izan dela baiezta genezake. (KORRIKAz korrika furgonetam doazenek baieztatu digute, zur eta lur geratu dira, hedabideetakook askotan antzera adierazi diguzue...)

Horregatik, aurrera jarraitu aurretik, KORRIKA eta AEK-ren izenean eskerrak eman herriz herri igaro garenean errepide ertzetan egon zareten ekilibrista guztiei, KORRIKA batzordeetan egon zareteen trapezisteei, gure AEKide ilusionistei egindako lanagatik, gizarte, kultur eta kirol eragileei, instituzioei alderdiei, sindikatuei, komunikabideei egindako jarraipena eta elkarlanagatik, Korrika kulturalean parte hartu duzuen guztioi...eskerrak modu batean edo bestean 20. Korrika bizi izan duen orori
KORRIKA auzolana eta elkarlana da, norbanako eta erakunde ezberdinen artekoa, lehenago aipatu ditudan guztiak elkarlan eta auzolanaren fruitua da 20. KORRIKA honen eta aurrekoen arrakasta.

Oso hunkituta gaude AEKren familia osatzen dugun guztiok. KORRIKAk piztu dituen emozioak eta sentimenduak egunero eta bitarteko desberdinen bidez zabaldu dira. Hamaika argazki, bideo, mezu, txio gorde ditugu adibide moduan.
Beraz, esan dezakegu, Korrika indartsua bezain anitza izan dela eta pasa den asteburuan lagun izan genuen ortzadarrak baino kolore gehiago izan dituela.
Euskararen garra 11 egunez pizturik izan duena. Jende uholderik handiena izan dela diogu 2.557 lekuko aldaketa horietan inoizko jendetzarik handiena ikusi dugulako.
Hizkuntza baten alde munduan egiten den ekimenik handiena, eta mundu osoan egiten dena, bai horixe, beldurrik gabe esango dugu. Kontinente guztietan 50 bat KORRIKA txiki azaldu zaizkigu egun hauetan. KORRIKA mundu zabalean kokatzen dute, eta laguntzen dutelako hemen bizi dugun KORRIKA mundiala izaten.
Komunikazioaren urrezko aroan bizi gara, eta arlo horretan ematen den bilakaerak isla handia du
KORRIKAtik KORRIKAra: milaka lagun bihurtu dira KORRIKAren argazkilari, mezulari, esatari, sortzaile, hamaika heroi anonimo egiten dutena erakutsi nahian...Interneten eta telefonoetan KORRIKA honetatik atera dena izugarria.
Era berean, hedabideok egin duzuen jarraipena aipatu behar dugu, horrek ere lagundu duelako KORRIKAren arrakasta ziurtatzen. Korrika egunero eta orduz ordu ikusi ahal izan dugu, herriz herriko bideoak, zuzenekoak, eguneroko erreportajeak, laupabost saio egunero, zuzenean, KORRIKAri eskainiak, gero eta hedabideak KARRERAN, konexio eta elkarrizketa gehiago.
KORRIKA inoiz baino indartsuago azaldu da. Hori gutxi balitz, harro eta ozen azpimarratu nahi dugu bai hasieran bai amaieran izan diren zuzeneko saioak, euskarazko hedabideak elkarlanean
egindakoak. Korrikaren aurkezpenean partekatzeaz, batzeaz mintzatu ginen, eta hori ikusi ahal izan dugu, KORRIKA hasi bitartean , karreran bertan, hedabideen jarraipenean, eragileen eta norbanakoen babesean, mundu zabalean...
Eskerrik asko eta zorionak, Euskal Herria, berriz diogu. Korrika honek gure kultura gure mundua gure hizkuntza partekatzeko aukera eman digu. Aurreko 19 edizioetan ere ikusi ahal izan dugu, baina inoiz baino argiago antzeman dugu KORRIKA herri oso baten aldarria dela, bizirik dagoen eta bizi nahi duen komunitatearen aldarria, bi urte zain egon ondoren, euskaraz bizitzeko duen bizipoza inoiz baino ozenago adierazi nahi izan du.
Bat egitera. Zuk egitera.
Joseba Sarrionaindiak esan bezala Badugu motibo bat: badugu altxor partikular bat balio unibertsala duena, EUSKARA. Batzuk Izateko

MERTXE MUGIKA (AEKren KOORDINATZAILE NAGUSIA)

Hizkuntzak altxorrak dira, bai, KORRIKA hau aurkeztu genuen momentutik horiekin BAT egitera deitu genuen, EUSKARA ere GEHITZERA, eta Asierrek adierazi duen KORRIKAren indar erakustaldi horren olatuarekin, AEKtik gonbite zuzena egin nahi diegu herritarrei, bat egiteko, euskara-ra- ere gehitzeko, euskara ezagutuz eta erabiliz, gizarte orekatua eta kohesionatua lortzeko bide bakarra delako.

Era berean, euskararen normalizazioari dagokionez, KONPROMISOAREN ETA AUZOLANAREN ORDUA da.

Hasieratik esan genuen Korrikaren 20. edizio hau herritarrak, eragileak eta administrazioak batzekoa izan behar zela. Eta bukatu eta gero ez dugu inongo zalantzarik: batzeko korrika izan da, bagara BATZUK!. Inoizko anitzena izan da, alderdi guztietatik begira; atxikimenduak, kilometro hartzaileak, EHtik kanpo antolatutako Korrikak, kultura eta hizkuntza anitzen hurbilpena...

Berriro geratu da frogatuta Korrika dela euskarak bere normalizaziorako duen ekimenik indartsuena, anitzena, alaiena eta gehien hunkitzen gaituena dela. Berriro ere, jendartearen emozioekin konektatzea lortu dugu, eta hori guztia nola lortzen da? Bada, mezu integratzaile baten bidez, non guztiok tokia duten, bakoitzak berea jarriz, bakoitzari bere ekarpena onartuz, baina, denok norabide berean, batzen, euskarara jende gehiago erakartzen, euskararen geroa elkarrekin idazten eta marrazten...

Eta normalizazioari begira eta euskararekin bat egiteko jendeak erakutsi duen gogo horrekin batera, beste zerbait ere ikusi dugu; euskara ikasteko bideak erraztearen eskaria. Euskara ikasteko doakotasuna aldarrikatu da Korrika honetan, eta hori izan beharko litzateke lehenbiziko pausoa; epe motzean Euskal Herri osoan doan ikasteko aukera zabaltzea, eskubidezkoa delako, behar dugulako.

Korrikaren uholdea pasatu da eta, orain, aurrera begira jarri behar dugu;dudarik gabe, Korrikak busti dituen espazioak berriro lehor ez daitezen. AEKren ustez, milaka aukera daude urratsak ematen segitzeko eta eragiteko. Euskararen geroa aurrean dugu, plazan eta euskaraz lehenbailehen bideratzeko, bakoitzak bere konpromisoa hartzeko, norbanako zein erakunde edo gizarte eragile izan, KONPROMISOAREN ORDUA DA!

Sarritan aipatu da euskararen biziberritzean ziklo baten amaieran gaudela eta adostasun berriak lortzeko abagunea ere badagoela.
Adostasun berriak lortzeko abagunea dagoela esaten dugunean, Korrika honetan islatuta geratu diren milaka argazkietan oinarritzen gara:

Otxandioko hasiera indartsua, non herritarrek emandako babesa eskertu besterik ezin dugu egin. Hiriburuetako alkateek batera egindako kilometroa, Nafarroan bizi izandako parte hartze handia, euskararen ofizialtasunaren aldeko ETA DESZONIFIKAZIOAREN aldarrikapenak izan duen babesa, Iparraldean sortu berri den Elkargoak erakarritako itxaropena...

Halaber, elkarrekin lanean hasteko lehen pausua ere irudikatu genuen Santiago zubian, euskararen lurralde osoko ordezkari instituzionalak eta gizarte eragileak elkarri lekukoa pasatuz, elkarrekin eta auzolanean zubia eraikitzeko goga erakutsi genuen.. Izan dadila lehen pausoa euskararen aldeko politika publikoak egiteko! Administrazioek eta eragileek hitz eman dute, Korrikaren aurrean, elkarlanerako erabakia eta horri begira konpromisoa dutela. Guk hitza hartu eta gure egiten dugu, nola ez, hori baita nahi duguna, horri begira lanean ari garelako aspaldi.

Euskararen botilak betetzen jarraitu behar dugu! Korrika honetan argi eta garbi ikusi da ur emaria ugaria dela, askotariko botilak betetzeko adina! Ezagutzarena, erabilerarena...

Gure ustez ezin da aukera historiko hau pasatzen utzi, Batzuk gehitzeko beharrezkoa da guztion indarrak norabide egokian batzea, bakoitzak hobekien dakiena partekatu behar dugu. Gizarte eragileen eta erakundeen arteko harremanak eta elkarlana nahitaezkoak dira.
Orain, hitzetatik ekimenetara igarotzeko tenorea da.
Jar gaitezen lanean eta gainera euskararen lurralde osoa aintzat hartuta!

Eskuak elkarri eman eta auzolanean jarduteko ordua da. Euskararen geroari egin diezaiokegun ekarpenik onena da egitasmo mardul bat abiatzea, guztion artean idatzitako bidea, epealdi eta helmuga zehatz bat izango duen egitasmoa. "EHko administrazioek eta euskalgintzako eragileok, elkarrekin, hasi eta adosteko bidea egitea. Horretarako tresna egokia Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa dela uste dugu, beraz, etorkizuneko epeak, helburuak eta gutxienekoak zehazteari ekitea litzateke bigarren eskaera eta erronka

Hori izango litzateke Batzuk indartsu eta zabal bat eraikitzeko bidea, hori da gure erronka, 20.KORRIKA OSATU DUGUN GUZTION ERRONKA!!!

 



 

 

Sarasate

12:30 Lekukoari ongi etorri

Labrit

14:30 Bertso bazkaria: Miren Amuriza eta Alaia Martin Labriten salduko ditugu 12:00etatik aurrera 17€-an.   

17:30 Dantzaro

Baratxurien plaza

Familia Gunea

13:00 Puzgarriak eta Ludoteka Kaikuren eskutik

13:15 Zirika Zirkus: txarlestrup

15:00 Hodei magoa: Ilusioaren indarra

16:00 Dindaia Tailerrak

18:00 Kiki, Koko eta Moko: Katapun Txispun Festa

Antoinutti

13:00 Altxatu

Gatibu

Hibakusha

Maider

Sorkun

20:30 Trikidantz

Errigora Azoka

13:00-17:30 San Frantzisko Plaza

Artisau Azoka

11:00-19:00 San Nikolas Plaza

Korrika Denda: Souvenirs Estafeta

Alde Zaharra

13:30 Joaldunen Topaketa Udaletxe plazan

Karmen Kaleko Txokoa

  • 16:00 Zartako-K

  • 18:00 Trikiteens

  • 20:00 DJ Bull

13:30-20:00 Kale animazioa

 

 

Eraso Sexisten Aurkako telefonoa 699 687 687

 

Labrit: Edaria, Diru trukea, Komunak

Baratxurien plaza: Janaria, Edaria, Diru trukea, Komunak, Korrika Denda, Tonbola, Edoskitze gunea, Taloak, Umeen txokoa

Antoinutti: Janaria, Edaria, Diru trukea, Komunak, Korrika Denda

 

Taberna laguntzaileak

 

Sanduzelai Peña

El Bullicio Pamplones Peña

Muthiko Alaiak Peña

Aldapa Peña

La Jarana Peña

Alegria de Iruña Peña

La Unica Peña

Aizpiltze Elkartea

Vermuteria Rio

Katu

Vermuteria RÍO

Garazi

Iris

Su Berri

Terminal

Toki Leza

Gunea

Alegria

Casa Jesus Mari

Infernu

Kalixto

Iruñeko Herriko Taberna

Bodegón Sarria

Zentral Kafe Antzokia

Caravinagre

Niza

La Unica Peña

Katakrak

El Kiosko

Txoko

Museo

Giroa

Piskolabis

Mesón de La Navarrería

Mesón de la Tortilla

Ezkia Taberna

La Viña-Zulo

Pirelli

Napargar

Krawill

Kanpana

ZALDIKO MALDIKO ELKARTEA: KORRIKA LAGUNTZAILEON TXOKOA 20.KORRIKAREN AMAIERAKO AZKEN JAIAN

13:30etatik 17:30etara bertako jantokia erabiltzeko aukera izango duzue KORRIKA LAGUNTZAILEOK; norberak eramandako janaria bertan berotu, eta goxo-goxo egoteko aukera eskaini nahi dizuegu KORRIKA laguntzaile zareten guztioi. Komunak erabiltzeaz gain, mugikorrak kargatzeko aukera ere izango duzue.


Hona hemen KOKAPENA


Bestalde, HEMEN eskura dezakezue azken jaiari buruzko informazioa

KORRIKA laguntzaileok zarete KORRIKAren zutabe nagusietako bat: KORRIKA bera abian jartzeko sostengu sarea osatzen duzuelako. Askotan adierazi dugun bezala, aurten gure arteko komunikazioa indartu nahi izan dugu, eta zuen laguntza eskertzeko bide berriak ezagutu dituzue. KORRIKAren azken jaiaren eskaintza hau horren barruan kokatu dugu. Beraz, nahi izanez gero, KORRIKA laguntzaileoi aukera hori eman nahi dizuegu Zaldiko Maldiko Elkartean. (Oharra: ez da aurretik izenik hartuko. Igandean, etorri ahala, edukiera zainduko da. KORRIKA LAGUNTZAILE txartela erakutsi beharko duzue. Eskerrik asko)

HEDABIDEAK



Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...