Bestelako berriak

 PARTAIDEAK:

 Katxiporretako antzezle eta musikariak


 SINOPSIA:

 Basoari urtero iristen zaio udaberria; kukuak esnatu, elurrak urtu eta  landareak  loratzen direnean. Euskarari ostera, urte birik  behin; Korrikarekin batera. Korrikako  kilometro bakoitzean lekukoa  pasatzen dugu euskaldunok eskurik esku,  maitasunez. Lekukoa airean  dabil, lurrik ukitu gabe, barruan mezu sekretu bat  gordeta, sudurgorriok  zuen herriko jaialdian zabalduko duguna. Eman, hartu, jaso, pasa...  aurrera...

 Badaramagu euskara etorkizunera!

 EMANALDIAK:

 MARTXOAK 22 LEKUNBERRI (Kiroldegian) 17:00etan



 

BERtsotan/BERitsuketan arituko gara

 

PARTAIDEAK:


Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria) eta Ane Labaka (bertsolaria)

SINOPSIA:


"Erradikalak zarete" esaten digute. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian.
"Erradikalak gara" esango dizuegu. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatuko duzue.

DESKRIBAPENA:

Bertsoak + bakarrizketak

EMANALDIAK: 

MARTXOAK 4, ETXARRI (Kultur Etxean) 19:30ean

MARTXOAK 9, GASTEIZ (Oihaneder euskeraren etxean) 20:30ean.

MARTXOAK 11, ANDOAIN (BASTERO Kulturgunean) 19:00etan.

MARTXOAK 30, HERNANI (Biteri Kultur Etxean) 20:00etan. 

SINOPSIA:

 Iruñeko ARENA COMUNICACIÓNek (Nomadak Tx, Pura Vida,  Walls...) dokumentala osatu  du Kukai Dantzaren OSKARA ikuskizunaren  sorkuntzaprozesuari buruz, kultura  tradizionala eta garaikidearen arteko  harremanaz... Dokumentala oraindik estreinatu  gabe dago, eta haren  aurkezpenarekin batera, formatu berezi bat jarriko dugu abian:  DOKUMENTALA + DANTZARIAK ZUZENEAN.

DESKRIBAPENA:

 Dantza, Musika, ikus-entzunezkoak... bateratuko dira. KUKAIren  dantza, Erramun  Martikorenaren kantua, dokumentalaren irudiak...  Dantzarien zuzeneko lana eta ikus-  entzuneko lanaren arteko uztarketa  bat izango da.

EMANALDIAK:

 MARTXOAK 3, ORERETA (Niessen Aretoan) 19:30ean.

 MARTXOAK 22, BILBO (Azkuna Zentroan) 19:30ean.

 MARTXOAK 23, GASTEIZ (Ibaiondo Gizarte Etxeko aretoan) 19:30ean.

 

2013AN HASITAKOARI JARRAITUZ


2013an 25 herritan abiatu genuen Bertso Korrika ekimena: Korrika herriz herri girotzeko bertso zirkuitua, nagusiki ostatuetan egin zena, publikoan euskaltegiko ikasleak eta bertsozaleak elkartuz.
2015an beste hainbeste izan ginen, 29 herritako bertso-eskolek parte hartu genuen ekimenean:
ARABA: Kanpezu, Agurain, Oion, Laudio
BIZKAIA: Durango, Zornotza, Derio, Bilbo, Barakaldo, Algorta, Erromo, Gernika-Lumo, Zalla, Galdakao, Arrigorriaga, Deustu
GIPUZKOA: Andoain, Segura, Arrasate, Lasarte
NAFARROA: Larraun, Iruñea, Lizarra, Elizondo
XILABA: Azkaine, Itsasu, Hendaia, Urdiñarbe

PARTE HARTU NAHI?

2017eko martxoan hasiko da Korrikaren aurtengo edizioa. Horri loturik, 2013an zein 2015ean Bertso Korrikan parte hartu genuen herrioi eta parte hartu nahi duten bertso-eskola berriei eskaintzen zaigu aurtengo aukera, gurean Bertso Korrika antolatzeko.

BERTSO ZIRKUITU HONEN HELBURUAK:
• Korrika girotzea herrian
• Euskara ikasten ari direnek bertso saio bat entzutea (batzuentzat lehen aldia izango da); saioa euren neurrira egindakoa izatea, eta gustora aditzea. Bertsolaritzara hurbiltzea.
• Herriko bertsolariei eta bertsolari gazteei kantatzeko aukera ematea
• Kalean (ostatuan) euskaraz elkartzea herriko euskal hiztunak eta euskara ikasten ari direnak; hala euskara ikasten ari diren herritarrak ezagutzera emateko herrian, eta euskal hiztunek horiekiko harremanak euskaraz egin ditzaten eragiteko.
• Herriko bertso-eskolaren, euskaltegiaren/mintzalagun taldearen eta euskara elkartearen artean harremanak egitea.

HERRIKO BERTSO-ESKOLAK, EUSKALTEGIAK eta KORRIKA BATZORDEAK ANTOLATUTA

Gure herrian ditugun aukeren eta ohituren arabera, neurriko saioa edo ekimena antolatuko dugu, herriko bertso-eskolaren, euskaltegien eta Korrika Batzordearen artean. Proposamen gisa saio mota baten aukera luzatzen da hemen, eta bertso saioaren aurretik euskaltegian klase bat lantzea ere egokia izan daiteke.

HEDABIDEAK



Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...