jaia“KORRIKA lehenengo aldiz pasatu zenean, bi sentimendu sortu zitzaizkidan: emozioa eta poza. Orain ere, berdin-berdin."
1980ko azaroaren 29an, lehenengo KORRIKA egin zen; 2017ko martxoaren 30ean, berriz, 20. KORRIKA abiatuko da. Euskararen aldeko ekimen hau maite dugunon topalekua izan dadin, 'KORRIKAren urtemuga-jaia' ospatuko dugu 2017ko otsailaren 11n, larunbatean, Ficoba erakustazokan (Irun, Gipuzkoa). Mahai baten inguruan egin ziren hainbat bileratan, KORRIKAren ideia eroa gauzatzen hasi zen, eta esan daiteke otordu batean eman zitzaiola behin betiko forma. Horrexegatik, urtemuga-jaiaren ardatza bazkari berezi bat izango da, ezohiko oturuntza, sorpresaz betea. Jaia eguerdiko 13:00ean hasiko da, eta 19:30ak aldera bukatuko. Sarrera 20 €-koa izango da.

Dagoeneko amaitu da izena emateko epea.

(Dena den, antolakuntzarekin harremanetan jartzeko:Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.Eskerrik asko.
Ficobara iristeko erraztasunak: autoz edo trenez, doako aparkalekua eta Hendaia-Donostia arteko topoa 30 metrotara (geltokia-Ficoba-Irun) Informazio gehiago


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...