Aurtengo edizioa hasteko zazpi egun falta direlarik, Euskal Herriko arlo sozial, kultural, sindikal eta politikoko egile andana bildu da Bilboko BBK Aretoan, KORRIKAren aurkezpen sozialean.

33453448482 9c6103aedb z


Ekitaldian 20. KORRIKAren inguruko zehaztapenak eman dira poesia, bertso, musika eta “BatZuk, euskararen lau aurpegi” dokumentalaren laburpenaren bitartez. Asier Amondo KORRIKAren arduradunak esan du ordua heldu dela «Euskal Herri osotik, gelditu gabe, Iruñeko bukaeran ezagutuko den mezu ezkutuaren lekukoa eskutik eskura ibiltzen hasteko». Bestalde, lasterketa erraldoian sortzen den elkarlanaren ideia azpimarratu nahi izan du Mertxe Mugikak, AEK-ren koordinatzaile nagusiak: «Gure erronka elkarrekin egitasmo bat abian jartzea izango da, hurrengo KORRIKA baino lehen bidea eta helmuga idatzita egon daitezen; hori bailitzateke ekarpenik onena BatZuk indartsu eta zabal bat eraikitzeko!».

 


Lelo hau hizpide, oholtzara Gotzon Barandiaran olerkaria eta Irati Erkizia bertsolaria ere igo dira, beste hizkuntza batean jaio eta euskarara hurbildu diren lau ikaslerekin batera: David Cascan (galego eta gaztelera), Albae Morrell (katalana), Anna Paola Loi (italiera) eta Aziz Messaoudi (arabiera). Mintzairak bizitzeko modu ezberdinak daudela berretsi dute; berezitasun guztien artean jokamolde unibertsalak ere badaudela. Aurkezpen sozialari amaiera emateko gonbidatu eta parte-hartzaileek solaserako tartea izan dute.
Besteak beste, eragile eta ordezkari hauek bertaratu dira, arloka: erakundeak (Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, Bingen Zupiria kultura sailburua eta Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundietako, HABEko, EHUko eta Euskaltzaindiko ordezkariak); eragile politikoak (Andoni Ortuzar EAJren lehendakaria eta EAJ, EH Bildu, Podemos eta PSE-EE alderdietako ordezkariak); herri mugimendua (Bilboko Konpartsak, Gure Esku Dago, EH 11 Kolore, Etxerat, EHIGE, BIGE); sindikatuak (ELA, LAB, ESK, EILAS, CCOO); euskalgintza (Kontseilua, Topagunea, Euskal Herrian Euskaraz, Bai Euskarari, Ikastolak eta euskaltegietako ordezkariak) eta eragile kulturalak eta artistak (Porrotx pailazoa, Ilaski Serrano telebista-aurkezlea, Jurgi Ekiza Willis Drummond taldeko kidea, Bertsozale Elkartea, Elkar, EIDABE).

 


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...