Dena dago prest Otxandion 20. KORRIKAri hasiera emateko. 10 egun iraungo dituen festa ibiltarira joango diren furgonetak ere ari dira motorrak berotzen, eta antolatzaileak, prentsako, batzordeetako eta euskaltegietako kideak ere beren lanari azken ukituak ematen ari dira. Horretaz gain, KORRIKA egingo duten milaka eta milaka lagunak beroketak egiten ari dira urduritasuna eta poza sentitzen dutelarik. Gutxi falta da KORRIKA hasteko eta konturatzerako Iruñean izango gara denok azken festan. Ordura arte, ordea, 10 egun ditugu aurretik. Irudian ikus dezakezue Otxandioko JAIAren egitaraua.

Era berean, hasieraren ekitaldi nagusia 16:30ean hasiko da: Zuriñe Iñarrituk eta Koikili Lertxundik aurkeztuta, Mikel Urdangarin abeslariak eta Urko Mitxelena (KUKAI) dantzariak parte hartuko dute, baita Iñaki Urkijok ere, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak. 17:00etan mezua lekuko barruan sartu, eta lehen eramaileen eskuetan utziko dugu. Arratsaldeko laurak aldera, zuzeneko emisioa www.korrika.eus webgunean ikusi ahal izango duzue.

 


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...