Euskararen aldeko lasterketa igandean amaituko da Iruñean. Orain arte bezala, KORRIKAri buruzko informazioa webgune honetan aurkituko duzue: eguneroko bideo-kronika, karrera uneoro non dagoen markatzen duen mapa, lekuko eramaileen zerrenda ,argazkiak, bideoak...eta, azken jaiarekin prestatu dugun azpi-atala

Informazio hau guztia Android zein Iphonetarako propio sortu den KORRIKA app-ean ere izango duzue: Korrika non dagoen, lekukoa nork daraman, zer distantziara dagoen, iristeko zenbat denbora falta den… Eta lehiaketa!

Baita sare sozialetan ere! Bilatu AEK Facebook, Twitter, Instragram, Flickr... eta erabili #korrika #korrikazuzenean eta #batzuk traolak.

Karreratik bertatik zuzeneko konexioak hainbat eta hainbat hedabidetan eta Korrikaren eguneroko jarraipen berezia Hamaika Telebista (karrera zuzenean -eguneroko konexioak telebistarako nahiz Interneterako, gaueko 21etan GUREAN GAUR saio berezia, herriz herriko bideoak...) Kanalduden ('KORRIKA non, Kanaldude han' eguneroko saioa) BERRIAn, NAIZen, EITBn, Euskal Irratietan, INFO7n, Arrosa Sarean, ARGIAn, NOTICIAS taldea...

Gainera, Otxandion bezala, beste hedabide batzuek haien kasa eginen dituzten zuzenekoez gain, euskarazko telebistek nahiz irratiek, elkarlanean, saio bateratuta eskainiko dute Iruñetik. Hemen ere zuzenekoa ikusi ahal izango duzue. Beraz, igandean, 11:45etik KORRIKA BUKAERA zuzenean.

roll up prentsa


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...