Urte asko atzera, ideia eroa bezain zoragarria izan zuten horien bultzadarekin abian da 20. KORRIKA. 0001 kilometroa, hasierakoa, hain zuzen, JOSEBA KANPOren kilometroa izan da. Haren senideek lehen kilometroaren lekukoa hartu dute, JOSEBA KANPO, KORRIKAko sortzaile eta otxandioarraren omenezko kilometroa izan baita.

Hasierako ekitaldian Mikel Urdangarin abeslariak eta Urko Mitxelena (KUKAI) dantzariak parte hartu dute. Era berean, AEKren izenean, , Bizkaiko ordezkariak, Iñaki Urkijok, hitza hartu du. Hitzartzea

Lehen lekuko aldaketa ere esanguratsua izan da, 2.kilometroan Euskal Herriko hiriburuetako sei alkatek lekukoa hartu baitute.

Dagoeneko KORRIKA Legutioko bidean da, eta iluntzerako Gasteizek KORRIKA hartuko du.


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...