Iruñeko Sarasate pasealekuan bukatuko du Korrikaren edizio honek 2.500 kilometroko ibilbidea, behin Nafarroako Parlamentuaren aurretik igarota.

Hilaren 9ko bukaera-egun handia aurkezteko prentsa-agerraldia egin dute gaur AEK eta KORRIKAren arduradunek. Haiekin batera, Reyes Ilintxeta kazetaria izan da, bukaerako ekitaldi nagusiaren aurkezlea.

Asier Amondok, KORRIKAren arduradunak, nabarmendu du Iruñea dela KORRIKAren bukaera gehien ezagutu dituen hiriburua, eta AEKrentzat sekulako pizgarria dela 20. edizioa Nafarroako hiriburuan amaitzea. Iruñean nahiz Nafarroan eman den aldaketa instituzionalak urte beltzen aroaren amaiera ekarri duelako. Une ezin hobean dator herri honek duen ekimen zirraragarrienaren 20. aldia.
12:30ean lekukoari ongi etorria egingo zaio Foruen Monumentuaren ondoan izango den ekitaldian.


Era berean, Arantza Ilarregik, azken eguneko arduradunak, azaldu du egun osorako prest dagoen egitaraua. Igandean, gainera, eguraldiak lagunduko du, eta, beraz, 20. KORRIKAk bukaera itzela izango du. 

 

Bukaera jaiaren informazioa HEMEN

 

 


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...