20. KORRIKAren balorazioa egin dugu gaur; bertan izan dira Korrika arduradun Asier Amondo, AEKren Koordinatzaile Mertxe Mugika eta AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak.

ESKERRIK ASKO EUSKAL HERRIA eta ZORIONAK EUSKAL HERRIA!


Eskerrik asko KORRIKAn modu batera edo bestera parte hartu duzuen guztioi: eskerrik asko AEKideei beste behin egin duten lanagatik, eskerrik asko Korrika batzordeetan parte hartu duten guztiei, eskerrak ere Korrika kulturaleko ekitaldietan parte
hartzeagatik, komunikabideei, egindako jarraipenagatik….

20. KORRIKA INDARTSUENA IZAN DA:

20. edizioa berriro ere KOLOSALA izan delako, bai; duela bi urteko balorazioaren izenburua hauxe izan zen ”inoizko handiena”, eta gaur hori bera esan dezakegu, baina gaur, 20.KORRIKAz hori baino gehiago adieraziko dugu: inoizko handiena izateaz gain, INDARTSUENA izan da: Otxandio herriak erakutsi zuen giharra, KORRIKA sortzaileen garra tinko iritsi da gaurdaino, alkateen kilometroa, Santiagoko zubia...
Kilometro jendetsuak izateaz gain, indartsuak izan dira, inoizko KORRIKA anitzena ere izan da, inoiz baino eragile sozial, politiko eta administratibok bat egin dutelako KORRIKArekin. Bukaerarekin ere hitz bera erabili nahi dugu: handiena izanen zen, baina zalantzarik gabe, INDARTSUENA, Sarasate pasealekuak inoiz ezagutu duen argazkirik biziena, sendoena!
Beraz, KORRIKA honetan ere koska bat gora egin dugu eta partehartzea aurreko edizioan baino handiagoa, anitzagoa, indartsuagoa izan dela baiezta genezake.

Aurreko 19 edizioetan ere ikusi ahal izan dugu, baina inoiz baino argiago antzeman dugu KORRIKA herri oso baten aldarria dela, bizirik dagoen eta bizi nahi duen komunitatearen aldarria, bi urte zain egon ondoren, euskaraz bizitzeko duen bizipoza inoiz baino ozenago adierazi nahi izan du.
Bat egitera. Zuk egitera.
Joseba Sarrionaindiak esan bezala Badugu motibo bat: badugu altxor partikular bat balio unibertsala duena, EUSKARA. Batzuk Izateko

EUSKARAra GEHITZEKO GONBITEA eta ELKARLANEAN BI URRATS SENDO EMATEKO GARAIA

Beraz, AEKtik, KORRIKAren indar erakustaldi horren olatuarekin, AEKtik gonbite zuzena egin nahi diegu herritarrei, bat egiteko, euskara-ra- ere gehitzeko, euskara ezagutuz eta erabiliz, gizarte orekatua eta kohesionatua lortzeko bide bakarra delako.

Era berean, euskararen normalizazioari dagokionez, KONPROMISOAREN ETA AUZOLANAREN ORDUA da:

  • Euskara ikasteko doakotasuna aldarrikatu da Korrika honetan, eta hori izan beharko litzateke lehenbiziko pausoa; epe motzean Euskal Herri osoan doan ikasteko aukera zabaltzea, eskubidezkoa delako, behar dugulako.
  • EHko administrazioek eta euskalgintzako eragileok, elkarrekin, hasi eta adosteko bidea egitea. Horretarako tresna egokia Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa dela uste dugu, beraz, etorkizuneko epeak, helburuak eta gutxienekoak zehazteari ekitea litzateke bigarren eskaera eta erronka

 Osorik irakurtzeko egin klik HEMEN

OHARRA: KORRIKAren antolakuntzatik eskertu nahi dugu leku guzti-guztietan jaso dugun laguntza; aurten, bereziki, azpimarratu nahi dugu Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barne eta Justizia departamenduaren laguntza Nafarroako errepideetan (Foruzaingoaren bidez)


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...