ERABILERARI BURUZKO BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

Mesedez, irakurri arretaz erabilerari buruzko baldintzak web-gune hau erabili baino lehen. Web-gune hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza hauek onartzen ditu. Horiekin bat ez bazaude edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzea eta web-gunea ez erabiltzea eskatzen dizugu.

1. NOR GARA?

AEK-k ondorengo helbidea du: Txakur Kalea 1, 4.a, 48.005, Bilbo. Web-gune honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein kontutarako honako telefono zenbaki honetan harremanetan jar zaitezke: 944 159 512. Bestela, honako posta elektroniko honetara jo dezakezu: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. www.korrika.eus domeinua AEKrena da.

2. ZER DA KORRIKAREN WEB-GUNEA?

Orain www.korrika.eus gunean zaude. Hau espazio elkarreragilea da eta AEK-k sortu du bere produktu eta zerbitzuei buruz informazio handiagoa eskaintzeko.

Web-gune guztiek bezala, erabilera eta pribatutasun politikari buruzko baldintzak bete behar ditugu. Nolanahi ere, aurreratu nahi dizugu gure nahia produktuak eta zerbitzuak modu dibertigarrian eta bizian eskaintzea dela. Ildo horri jarraiki, gune honetan ez dira produktuak zuzenean saltzen.

3.- WEB-GUNEAREN JABETZA ETA ERABILERA MUGAK

Web-gune hau AEKrena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak AEKrenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, transmititu, banatu edo ustiatu. Salbuespen bakarra da web-gunea erabiltzea helburuekin bat etorrita. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo AEKren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta AEKren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilerari buruzko baldintza hauetan debekatuta dago eduki hauek beste edozein web-gunetan edo sare informatikotan erabiltzea.


4.- WEB-GUNEA DOAKOA DA

Komunikazio telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, web-gune hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar, hau da, bitarteko honen bidez ez ditugu zuzenean gure produktuak saltzen. Ildo horri jarraiki, web-gunearen erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da eta sustapen, ekintza edo lehiaketa helburuak nagusi dira. Hala, erabiltzaileak sustapen ekintza bakoitzean eskainitako hobariak irabazi ditzake.

5.- IRAUPENA

Erabilerari buruzko baldintzek web-gunean aldatu gabe dirauten bitartean bere horretan iraungo dute. Ildo horri jarraiki, AEK-k edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek web-gunean bertan agertu beharko dira.

6.- BERMEAK BAZTERTZEA

AEK-k ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko eta eskaintzen dituen informazioan eta zerbitzuetan berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, AEK-k ez ditu bermatzen web-guneko edukiak, ezta horren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipatu daiteke matxurak konpontzeari buruz. Halaber, zerbitzarian edo web-gunean sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak izan daitezke. Dena dela, halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean dihardugu. Nolanahi ere, AEK-k web-gune honetako edukien erabilerari dagokionez ez du erantzukizunik.

7.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA

Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta Internetek dituen berezitasunengatik, AEK ez da izango web-guneko edukiak erabiltzearen edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte edota galeraren erantzule, arduragabekeria barne eta inolako mugarik gabe. Are gehiago, ez du erantzukizunik izango, AEK edo AEK-k baimendutako edozein ordezkari kalteei buruz jakinean jarrita ere. Kalte eta galera guztiengatik, arduragabekeria barne eta inolako mugarik gabe, erabiltzailearen aurrean AEK-k hartutako erantzukizunak ez du gaindituko erabiltzaileak web-gunera sartzeko ordaindutako zenbatekoa.

8.- ESKUMENA

AEK-k ez du kontrolik web-gunea erabil dezaketenekiko edota horien kokaguneekiko. Web-guneko erabiltzaileek eta AEK-k, bere eskumenei berariaz uko eginez, Donostiako Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute web-gunearekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.


9- DATUAK BABESTEKO POLITIKA

www.korrika.eus web-gunearen helburu nagusia AEKren produktuen, zerbitzuen eta jardueren berri ematea da.

Datu pertsonalak babesteari buruz, AEK-k legezko betebeharrak onartzen ditu, bereziki hurrengo eremuetan:

  • Datu pertsonalei buruzko fitxategiak edo tratamendua
  • Datuak biltzeko helburua
  • Informazioaren hartzaileak
  • Galderen derrigorrezko edo hautazko izaera.
  • Datuak lortzearen edo ez ematearen ondorioak
  • Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak gauzatzeko aukera
  • Datuen tratamenduko arduradunaren nortasuna eta helbidea

AEK-k erabiltzaileak informazio egokia izatea nahi du. Hala, berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izango du datuak eman nahi dituen. Ildo horri jarraiki, erabiltzaileari jakinaraziko zaio datuak fitxategi automatizatuan sartuko direla. Fitxategi automatizatuaren titularra eta arduraduna AEK izango da. Helbidea honako hau da: Txakur Kalea 1, 4.a, 48.005, Bilbo; Datuen tratamendu automatizatua gauzatuko da eta helburua honakoa izango da:

  • Produktu eta zerbitzuen berri ematea.
  • Estatistikaren ikuspegitik, erabiltzaileen sarrerak ezagutzea.
  • Aurkakoa adierazten ez bada, galdeketetan biltzen diren datuak web-guneko jardueretan parte hartzeko eta horietan sartzeko beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira. AEK-k ezin izango ditu erregistratu derrigorrezkoak diren datuak ematen ez dituztenak.


Erabiltzaileak galdeketak egiazko datuekin bete beharko ditu. Gainera, datu horiek zehatzak eta osoak izango dira. Oker betez gero (gezurrezko datuak, zehaztu, osatu edota eguneratu gabeak), kalte-galeren aurrean erantzun beharko du.

Indarrean dagoen legerian datu pertsonalak babesteari buruz, AEK-k segurtasuna ziurtatzeko konpromisoa du. Ildo horri jarraiki, galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimenik gabeko sarrerak eta gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu. Era berean, ondorengoaren berri eman nahi du: segurtasun-mekanismoen artean pasahitzaren formula erabiltzen dela. Pasahitza erabiltzaileak eta AEK-k besterik ez dakite.

Halaber, AEK-k fitxategi automatizatuek dituzten datuei buruz isilpekotasuna gorde behar du. Hori indarrean dagoen legeriak xedatzen du.

Erabiltzaileak edo eskuordetzen duen pertsonak, baita gurasoek edo tutoreek ere, edozein unetan sartzeko, berresteko, deuseztatzeko eta, hala badagokio, kontra egiteko erabakia har dezakete, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainerako araudi aplikagarriak xedatutakoarekin bat. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko dio AEKri eta arestian aipatu diren helbideak erabili ahal izango ditu. Halakoetan erabiltzailearen nortasuna egiaztatu beharko da.

AEK da fitxategiaren arduraduna eta titularra. Hala ere, tratamenduaren kudeaketa hirugarren batek egitea eskatu dezake. Horretarako, erabiltzaileek berariaz adostasuna azaldu beharko dute.

Cookieak erabiltzeari dagokionez, AEK-k honakoaren berri eman nahi dio erabiltzaileari: Web-guneko pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen duenean, cookieak erabiltzen direla eta horien helburua dela erregistratu diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea. Gainera, bisitaren datari eta orduari buruzko informazioa ematen dute, web-gunearen barruko zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Horri esker, AEK-k eraginkortasunez bideratu eta doitu ditzake eskaintzen dituen zerbitzuak. Cookieak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dauden datuak ezin daitezke irakurri. Halaber, ezin daitezke beste hornitzaileek eratutako cookie artxiboak irakurri. Cookieak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri den aukeraren bidez desaktibatu daitezke.

Gure kezka nagusia erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituzten datuak gordetzerakoan segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzerakoan arreta handia jartzen dugu.

Bere lana burutzeko erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek bakarrik erabiltzen dituzte datu horiek. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dituzten langileek diziplina-ekintzak pairatu beharko dituzte; ildo horri jarraiki, lanetik kanporatuak izan daitezke, baita haien kontrako ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere.

Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, datuak bakarrik erabiltzaileak edo AEK-k erabili eta ikusi, deuseztatu, berretsi edo ezabatu ditzakete. Erabiltzaileari bere pasahitza inori ez ematea gomendatzen diogu.

Azkenik, honakoa gomendatzen dugu: Erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen, www.korrika.eus web-gunetik irten baino lehen, saioa edo nabigatzailea ixtea. Horrekin datu pertsonalak eta posta inork ez erabiltzea ziurtatzen da, batez ere, ordenagailua beste norbaitek erabiltzen badu edo beste batzuekin partekatzen bada edota ordenagailua toki publikoan erabiltzen bada, hala nola liburutegian edo zibergune batean.

10.- BALDINTZA HAUEN ONARPENA

Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri eta ulertu duela onartzen du, baita aholkuak jarraituko dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez dezala erabili gure web-gunea. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea geuretzat gordetzen dugu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web-gune hau edo AEKren beste web-gune bat erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartuko ditu.

© AEK Eskubide guztiak gordeak.


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...