Azoka egunekin bat eginez, Korrika Laguntzaile izateko aukera ere izango da AEK eta AIZU! aldizkariaren standean, Landakoko Goienkaleko 76. zenbakian. Lau eta sei urte arteko haurrei bideratuta, jolas kooperatiboa kaleratu dute AEK-k, Elkarrek eta Katxiporretak elkarlanean. Eskolan nahiz lagunartean jolasteko, ondo pasatzeko eta, bide batez, Euskal Herriari buruzko kontzeptuak ikasteko jolasa da. 20. Korrikaren ibilbidea osatu behar da, hainbat tartetan banatuta, Korrikako kilometroetan bezalaxe.

Horrekin batera, 20. Korrikako arropa eta bestelako materiala erosteko aukera ere izango da, horretarako ireki dugun dendan, Durangoko Goienkalen. Azoka egunekin bat eginez, goizeko 11:00etatik 20:00etarako ordutegian, Batzuk lelopean egingo den Korrikako kamisetak, jertseak eta bestelakoak erosteko aukera izango da bertan.


Izan Korrika Laguntzaile

Korrika Laguntzailea izaten da Korrika babesteko beste moduetako bat: hamabi euroren truke, Korrika Laguntzaile gisa identifikatuko zaituen pina eta txartela izango dituzu eskuragarri, Euskal Herriko hainbat zerbitzutan deskontua izatea ahalbidetuko dizuna.
Laguntzaileak dira Korrikaren zutabe nagusietako bat: Korrika bera abian jartzeko sostengu-sarea osatzen dute, 10.000 lagunetik gorako sarea, hain zuzen. Sare hori handitzea da asmoa, dinamika indartzearekin batera: laguntzaileekin komunikazioa indartu, sari gehiago eskaini, egingo diren zozketen bidez...Gainera, dinamika KORRIKAz harago eramango da.
Zeren zain zaude? Durangon ere, izan laguntzaile eta gozatu bideaz!

 

KORRIKA DENDAK

 

DENDA

HELBIDEA

ORDUTEGIA

OHARRAK

DONOSTIA

Bretxa merkataritza-gunea (azpiko solairuan).

Goizez (Gabonetan eta larunbatetan bakarrik): 10:30-13:30.
Arratsaldez (Gabonetan eta martxoan egunero; bestela, ostegunetik larunbatera): 17:00-20:00.

 

BILBO

Txakur Kalea, 2-4 (Kalderapeko aurrean).

Ostegun eta ostiraletan, 17:00-20.00. Larunbatetan, 10:30-13:30 eta 17:00-20.00.

Gabonetan, 10:30-13:30 eta 17:00-20.00.

 

PORTUGALETE

Salcedo, 3 (Udaletxearen

atzealdean).

Abenduak 16, 23 eta 30; 18:00-20:30

Abenduak 17 eta 18; 12:00-14:30

Urtarrilaren 7tik aurrera larunbatero zabalik; 12:00-14:30

 

LEKEITIO

(Lekua zehazteke)

Abenduak 23, 30 eta Urtarrilak 4; 12:30-14:30

Abenduak 24, 31 eta Urtarrilak 5; 18:30-20:30

Gabonetan eta Martxoan zabalik

 

MARKIÑA-XEMEIN

Artibai 20

Abenduaren16an 16:30-18:30; 17an 12:00-14:00; 18an 12:00-14:00

 

Gabonetan eta Martxoan zabalik

GASTEIZ

Nueva Dentro Kalea, 8 (Txantxiku tabernaren aurrean). 01001.

Ostegun eta ostiraletan, 18:00-21:00.

Larunbatetan, 11:30-14:30.

Olentzero eta Erregeetarako ordutegi berezia (http://aekgasteiz.blogspot.com webgunean kontsultatu).

Martxoaren 30 arte irekita

IRUÑEA

SOUVENIRS ESTAFETA

Estafeta Kalea, 47. 31001. Iruñea.

Astelehenetik larunbatera, 9:00-21:00.

 

IRUÑEA

LARRETXEA DENDA

Kuria Kalea, 10. 31001.

Astelehenetik larunbatera, 11:00-13:30  eta 16:30-20:30.

 

BAIONA

34, Pannecau Karrikan.

Abenduaren 12ko astean, egunero, 16:00-19:00.

Abenduaren 19ko astean, egunero, 10:00-18:00.

Abenduaren 10, 17 eta 24ean, larunbatez, 10:00-18:00.

 
 

 

 


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...