AEK-k BatZuk – Euskararen lau aurpegi – dokumentalaren aurrestreinaldia eskaini du gaur, EITBko Bilboko Multibox aretoan. Hiru Damatxo Ideia Faktoriak sortua, dokumentala 20. KORRIKA egitasmoak biltzen duen ekimenetako bat da.
Mertxe Mugikak, AEKren koordinatzaile nagusiak, bere esku-hartzean azpimarratu du dokumentalak aurtengo KORRIKAren izpirituarekin erabat bat egiten duela. Mugikaren esanetan, “hizkuntza baten alde egitea guztien alde egitea da; eta ideia horrekin jo nahi izan dugu euskarara hurbildu ez diren ZUK horiengana”. Euskara kultura BAT den heinean, mundu honetara nola hurbildu nahi dugun bakoitzaren baitan dago, pelikularen lau protagonistek egin duten moduan. “Hori eginez gero, BATZUK izango gara”, esan du koordinatzaile nagusiak.


Bestalde, Asier Amondo 20. KORRIKA arduradunak aprobetxatu nahi izan du orain arte egindakoa laburtzeko: ibilbidearen berri izan, abestia ezagutu, Korrika Kulturalaren agendan sakondu eta “BatZuk” mezua barneratu dugu. Dokumentala azken hau indartzeko jaio da, “Euskal Herriko esparru desberdinetara iristeko euskaldun BATZUEN aniztasuna erakutsi nahi izan dugu”, adierazi du Amondok.
Euskaldun horiek Maika Etxekopar, Ander Larunbe, Elena Caballero La Basu eta Daniel Alvarez dira, pelikularen protagonistak. Euskalduna izateko milaka modu daude eta haiek, bakoitzak bere kultura-aniztasunetik, bat egin dute euskararekin. Haiekin batera, BATZUK gehiago gara.
Bilboko Multiboxeko aurrestreinaldian Kepa Matxain Hiru Damatxo Ideia Faktoriako kideak eta Joselu Blanco ETBren programazio-zuzendariak ere hitza hartu dute. Laster emanaldi berrien datak eta lekuak iragarriko ditugu; egon adi Korrikaren webgunera eta sare sozialetara.


Dokumentalaren fitxa teknikoa

Dokumentalaren sinopsia

 Hitzartzeak


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...