Mertxe Mugika, AEKren koordinatzaile nagusia  eta Asier Amondo, KORRIKA arduraduna, gizarte-eragile eta erakundeekin egiten ari diren bilera errondaren baitan bildu dira, hurrenez hurren, Nafarroako Parlamentueko presidentearekin, Ainhoa Aznarez, eta  Eusko Legebiltzarreko presidentearekin, Bakartxo Tejeriarekin. Iruñean, AEKren Artezkaritza Kontseiluaren Nafarroakoa kidea, Xabi Gartzia, ere izan da.

20. KORRIKA aurkezteko bileran, aurtengoa "partekatzearen KORRIKA" izango dela nabarmendu du Asier Amondok. AEK eta KORRIKAren helburua Euskal Herria euskalduna dela ekarri du gogora, "hizkuntza eta hiztun guztiak berdintasunean biziko diren Euskal Herria eta mundua" nahi dituztela nabarmenduz.

Mertxe Mugikak esan du: "Legebiltzarretik, legeak egituratzen diren tokitik, jende orori euskara ikasteko eta erabiltzeko bermeak" eman behar zaizkiola eta agintariei euskara babesteko eta sustatzeko neurri eraginkorrak hartzeko deia egin die: "Euskarak etorkizun oparoa izan dezan".

               33029443316 353fc66b63 b                            


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...