Jakina da KORRIKAren irismena mundu mailakoa dela eta kontinente guztietan dutela gure lasterketa erraldoiaren berri, mezua zabaltzeko egiten diten hainbat ekintzak aditzera ematen duten moduan. Horien artean, Etxepare Euskal Institutuak bere unibertsitate sarean antolatu dituen jarduera bereziak.
Hogeigarren edizio honetan, konkretuki, egitarau bereziak gauzatuko dituzte hiri hauetako Etxepareren irakurlegoek: Leipzig, Cork, Szeged, Budapest, Venezia, Helsinki, Edinburgo, Liverpool, Santiago, Mexiko Hiria, Chicago eta Brnon.


Jarduera hauen inguruko informazio gehiagorako, sakatu hemen.
Honetaz gain, Etxepareren unibertsitate sarean antolatutako KORRIKA bideo-txapelketaren irabazlea jakitera eman du Institutuak, Mexikoko UNAM, alegia (bideoa ikusgai dago albiste honetan bertan). Saridunak AEKren udako barnetegietarako egonaldi bat irabazi du. Zorionak!

 

 

 


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...