Iruñeko Udalak 20. Korrikarekin bat egin eta AEKrekin lankidetza hitzarmena sinatu du. Bertan izan dira Iruñeko alkatea, Joseba Asiron; Kultur eta hizkuntza politikako zinegotzia, Maider Beloki,   eta Nafarroako KORRIKA arduraduna, Asier Biurrun.

 

Lankidetza hitzarmenaren bitartez Udalak azken jairako beharrezko azpiegiturak hornituko ditu. Ildo beretik, KORRIKAren helburuekin bat egin eta Iruñeko Udalak kilometro bat hartu du apirilaren 9an Korrika Iruñean amaituko den egunerako. Elkarlan hau hilabeteetako lanaren emaitza izan da. 20. KORRIKA, beraz, Iruñeko Udalak egindako ahalegin eta elkarlanari esker  festa tajuz amaituko da.

 


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...