6:28an sartuko da 20. KORRIKA Nafarroan, Lizarraldetik. Zapalduko duen lehen herria Azedo izanen da, eta 161 kilometroan D ereduko hurrengo ikasleek eramanen dute lekukoa, datorren ikasturtean D eredua zabalduko baita bertan.

Lizarran, besteak beste, hauek egingo dute kilometroa: ospitaleko langileak (182), Lizarrako Udala (187), Gesalatzeko Udala (193A) eta Jaitzeko Udala (193B). Bilatortan, berriz, Udalak 194 kilometroa egingo du, eta Irantzuko mankomunitateak, 196a.

Izarbeibar eskualdean, udal askorekin batera (haien herritik pasatzen ez bada ere, Obanos kasu), ohikoak diren hainbat enpresatako langileek eramanen dute lekukoa; baita alderdi, sindikatu eta bestelako gizarte eragile zein koadrilak ere. Udal hauek izanen dira: Deierri (199), Abartzuza (200), Oteiza (203), Zirauki (205), Mañeru (207), Gares (214), Obanos (217) eta Mendigorria (220).

Izarbeibar atzean utzi eta 13:23an Tafalladean lehen sarrera eginen du KORRIKAk, bihar berriro ere eskualde honetan izanen baita. Artaxoa eta Lerin artean, besteak beste, Artaxoa, Miranda, Larragako jendeak eta Larragako Udalak erosi dituzte kilometroak. Baita Izarbeibarko Mankomunitateak, LAB sindikatuko langileek, Iberdrolakoek... ere. Tarte honetan 232 kilometroan Euskarabideak eramanen du lekukoa, 14:02ean.

Arratsaldeko lehen orduetan San Adrianerantz joanen da Korrika. Bertan hartuko du bere lehen lekukoa (251) Marmarik, administrazioan euskara bultzatzeko funtzionarioen taldeak, alegia. Leringo Udalak, berriz, lehenengo aldiz egingo du kilometroa KORRIKAn (254). Ondoren, Sartagudako Udala (258), ERRIGORA (259), Nafarroako Basozainak (260), Marmariren bigarren kilometroa (270), Lodosako Udala (276) eta Orreaga fundazioa (292).

Gaueko bederatziak aldera Erriberan izango da KORRIKA. Ohi bezala, Iruñeko zein beste zonalde batzuetako lagun eta elkarte eragileek eskuratu dute kilometroa. Eta bestela ere, bertako eragile andana arituko da. Ondorengoak, adibide: Eguzki Irratia (301), Iruñerriko gaztetxeak (310), Katakrak (314), Jaizkibeleko pailazoak (317), Argia ikastolako langileak (319), Duguna dantza taldea (323), Iruña dantza taldea (332), La Unica Peña (333), La Unica errugbi taldea (334), Tuterako Erreala Peña (336), Kaskanteko Udala (350), Argia ikastola (362), Iruñerriko mugimendu feminista (400).

Erriberatik Tafalla aldera joko du berriro 20. KORRIKAk, bihar goizeko 8ak aldera.

 


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...