Mendi talde, abesbatza, koadrila, antzerki talde, era guztietako elkarte, mintzakide, alderdi, udal, peña, langile... artean, Erribera atzean utzi eta Tafalla aldean sartuko da berriz Korrika goizeko 08:09an, Martzillatik. Han bertako eta inguruetako jendea irtengo da errepidera, besteak beste, Faltsez, Azkoien eta Zarrakazteluko herritarrak, 20. Korrika ez baita beraien herrietatik igaroko.

Kaparrotsu, Murelu, Pitillas... zeharkatu ondoren, Beirera heltzean biziko dira seguruenik inguru honetako unerik zirraragarrienak. Korrikaren azken edizioetan karreraren zain egoten zen Karlos, Korrikaren laguntzaile fina, ez da oraingoan bertan izango, duela hilabete batzuk agur esan zigun eta. Halere, hor izango dira beiretarrak, ongietorri beroa egiteko prest. Bizitza aurrera doa, eta Korrika ere bada horren seinale, beti aurrera egiten baitu.

Erriberrin, besteak beste, aurten euskara ikasten hasi diren ikasleen eskuetatik pasatuta, Tafallara iritsiko da berriro lekukoa. Harrera zaratatsua izanen du, suhiltzaileek kamioietako sirenak jarrita emango baitiote ongietorria. Zonaldean 65 kilometro egin ondoren, Orbaibar aldera jarraituko du. Hango jendeak aspaldian ez du Korrika bertan ikusi, baina oraingoan ez du aukerarik galduko.

Bazkalondoan, 15etarako, Zangoza aldera eginen du salto 20. Korrikak, Eslaba herritik sartuta. Elkarte, gizarte eragile eta koadrila andana izanen da eremu honetan. Baita hainbat udal ere: Oibar (479A), Agoitz (479B), Zangoza (485). Inguru honetan, Tafalla aldean bezala, jendetza bilduko da, eta kilometroak bikoiztu behar izan dira. Euskal Herri osotik hurbilduko da lehen asteburu honetan jendea Nafarroara, bi eremu hauetara bereziki.

Irunberri atzean utzi eta Iso gainetik (20:12) Pirinioetan sartuko da Korrika, larunbat gaua eta igande goizaldea bertan emateko. Zonaldera iristean haurrek zein helduek hartuko dute parte, bai bertakoek bai Euskal Herriko beste hainbat zonaldetakoek ere. Nabaskozetik Erronkari ibarrera joanen dira korrikalariak, Koroak (21:56) mendatea zeharkatuta. Erronkariko herri guztiek hartuko dute parte: eragile ezberdinek, eskolako irakasle, ikasle zein gurasoek... Laza gainean (570 km, 01:53) zaraitzuarrek hartuko dute lekukoa. Hemen ere, Erronkarin bezala, herri guztiek hartuko dute parte. Eta Zaraitzutik Aezkoara pasatzean, Zaraitzuko Batzordeak (592) emango die lekukoa aetzei, 04:16an.

Eremendia gainean, Euskal Herriko herririk altuenera iritsi baino lehen, eskualdeko kooperatiba batzuek hartu dute lekukoa (593), Iratiko ekoizpenak eta Trigo Limpiok, hain zuzen ere. Aezkoako herri gehienek eskuz esku pasako diote elkarri euskararen lekukoa, baita Aezkoako Batzar Nagusiak ere (609). Aezkoako, Erroibarreko, Auritzeko, Agoitzeko eta Luzaideko Kultur Elkarteak ere bertan izango dira. Eskualdeko eskola guztietako haurrek eta irakasleek lekukoa harro eramango dute Garraldan, Aurizberrin eta Auritzen, baita Artzibarreko, Aezkoako eta Erroibarko emakume taldeek ere, Ibañetan behera. Agoizko Angiluerrekako lagunek (646) Arnegin utziko dute lekukoa Iparraldeko Korrika zaleen esku, igande goizeko 09:58an.


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...