Arnegitik sartuko da 20. Korrika Ipar Euskal Herrira, goizeko 10ak aldera. Bertako herriko etxeak hartuko du lekukoa Iparraldeko lehen kilometroan (647), eta Donibane Garazirako bidean, beste batzuen artean, Irulegiko irratiak eramango du lekukoa (654). Nafarroa Behereko hiriburuan, berriz, hainbat herriko etxek, ikastolak eta eskolak hartuko dute parte. Udalbiltzak egingo du bertako azken kilometroa (668), 12:12an. Eta Ortzaizen, Euskal Elkargoari pasatuko dio lekukoa (669).

Ondoren, Bidarrai, Kanbo eta Ustaritzen barna, 50 kilometro egingo ditu Korrikak Baionara iritsi arte. Tarte horretan honako hauek eramango dute lekukoa, besteak beste: Kanaldude telebistak (673), barnetegiko eta beste ikastaro batzuetako euskara ikasleek (688), Kanboko erraldoiek (690), Ustaritzeko suhiltzaileek (697), Gure Irratiak (700), Lapurtarren Biltzarrak (707)... Baionan sartzean, EHZ festibalak hartuko du lekukoa (721), 17:24an. Ondorengoa (722) izango da 20. Korrika honetako doakotasunaren aldeko bigarren kilometroa (lehenengoa Gasteizen egin zen), Jules Ferri eskola parean (Alsace-Lorraine pasealekua), 17:27an. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak herritar guztiak deitu ditu parte hartzera, “hau euskara ikasteko doakotasuna aldarrikatzen duen azken Korrika izatea” nahi duelako.

Baionan aurrera, 727 kilometroan arraunlariek traineruz zeharkatuko dute Santa Ispiritu zubia herriko etxeraino. Haren aitzinean, Jean René Etxegarai auzapezak hartuko du lekukoa 728 kilometroa egiteko. Auzapezaren eskutik jasoko dute lekukoa alderdi politikoek (729), Garapen Kontseiluak eta Euskararen Erakunde Publikoak (730).

Korrika ez denez inoiz gelditzen, Angelurantz joko du Lapurdiko hiriburua utzita. Han Passem izango du zain, Biarnon 2018an iraganen den Korrikako antolatzaile taldea (738). Eta ondoren, sindikatuek hartuko dute lekukoa (739).

Biarritzen 19:04an sartuko da 20. Korrika. Han egingo dute kilometroa, beste askoren artean, herriko etxeak (741), Malandain balletak (744) eta Itsas-argi ikastolak (746). Arbonatik eta Bidartetik igarota, Getarian hartuko du lekukoa H28 aldizkari saretirikoak (757). Donibane Lohitzunetik eta Ziburutik, barnealderantz joango dira segidan korrikalariak, eta gauerdian Azkaine eta Sara artera helduko. Lapurdin barna (Senpere, Ezpeleta, Kanbo berriro...), astelehen goizaldean Hazparne utzi eta Nafarroa Beherera itzuliko da 20. Korrika. Goizaldeko 04:26an sartuko da Aiherratik (830), Maulerako bidean.


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...