Gaur izan da KORRIKA honetako kilometro esanguratsuenetako bat: 1198.a, Santiago zubiko kilometro partekatua. Elkarlana da bidea, BATZUK handi bat eraiki dezagun leloari jarraiki egin dute kilometroa elkarrekin Euskal Herri osoko herri erakundeen ordezkariek eta euskalgintzako eragileek.

Era berean, Bidasoako AEK-ko ikasle eta irakasleek ere hartuko dute lekukoa aipatutako lekuan: AEK, UEMA, EHE, Gipuzkoako Foru Aldundia, Berria, Eusko Jaurlaritza, Sortzen, Ikastolak, EEP, Kontseilua, Nafarroako Gobernua, Arabako Foru Aldundia, Konfederazioa, Bizkaiko Foru Aldundia, Topagunea, Euskaltzaindia, Elkar, Elhuyar, IKA.

Hortaz, geroaren lehen urratsa irudikatu dute, administrazioek eta gizarte-eragileek elkar hartuta.

 


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...