Iruñeko Planetarioa 20.KORRIKAren laguntzailea izan da, eta lekukoa Iruñera duela zenbait aste iritsi bazen ere, heldu den larunbatean izango da Planetarioak eta KORRIKAk elkarlanean antolatu duten jarduera. Datorren maiatzaren 20an, larunbata, goizeko 12:30ean. Zeru sakonean pelikula, egun horretan gure buru gainean izanen dugun zeruaren azalpena eta gaurkotasun astronomikoa biltzen dituen saioa ikusgai izango da Iruñeko Planetarioan.. Informazio gehiago hemen. Saio hau publiko orokorrari zuzendua dago.


KORRIKA tonbolaren bidez sarreren erdiak banatu ziren; gainontzekoak txarteldegian eta Planetarioko webgunean salgai daude.

planetec


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...