KORRIKAren 20. edizioan, KORRIKA LAGUNTZAILEON dinamika inoiz baino INDARTSUAGOA izan da. Gure aldetik, bederen, asmo hori izan dugu, laguntzaileok sostengu-sare ederra osatzen duzuelako. Hasieratik, beti saiatu izan gara “bueltan” zerbait ematen; hala, aurten, ekimen gehiago abiatu ditugu zuen bideaz goza dezazuen: jasotzen duzuen katalogoko eskaintzez eta beherapenez gain, hainbat zozketa egin ditugu, eta zuotako asko saridunak izan zarete. Esate baterako, hemen ikus dezakezue berriki egin den azken zozketaren saridunen sorta. Bestalde, Iruñeko bukaeran, zuendako ”txoko” bat prestatu genuen, egun hartan ahalik eta erraztasun gehien emateko asmoz. Era berean, gure arteko komunikazioa indartzen ahalegindu gara, eta hauxe duzue zuentzat prestaturiko 4. buletina, ekainekoa, hain zuzen.

Laster arte eta gozatu bideaz!

aizuA5B.2


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...