Joan den astean, izan ginen dagoeneko lagun bihurtu diren batzuekin, 20. KORRIKAren abestiaren sorreran parte P1060166hartu zutenekin, hain zuzen. Beraz, abagune ederra izan genuen, beste behin, ZIRKORRIKAren arrakasta eta KORRIKA berarena ospatzeko.
Eskerrik asko egon zinetenoi, Harkaitz, Uxue, Miren, Mikel, Jurgi, Xabi eta Pettiri. Eta egon ez zinetenoi, IZARO, Kaki, Oihane eta Karlos, besarkada bana eta laster arte!

Gezurra badirudi ere, ekainean bertan ZIRKORRIKA abestiak 12.000 ikustaldi izan ditu gure You tubeko kanalean; beraz, argi dago abestiaren arrakasta ez dela itzaliko, kolosala izan da eta.