Dagoeneko 2017. urtea oso atzean geratzen ari da; hori bai, oso pozgarria izan da KORRIKA ikustea urte amaieran eta hasieran zabaldu diren mugarri nagusien sailkapenetan eta balorazioetan.

Ikusienen artean www.eitb.eus atarian, bertan azaltzen duten bezala, irakurrienen artean www.berria.eus gunean. Beste hedabide askok ere aipatu dute azken asteotan zabaldu dituzten urteko sailkapenetan. Bai, 2017. urtea KORRIKA urtea izan da, zalantzarik gabe. Gainera, esan genuen bezala, kopuruetatik baino harago joan zen azken edizioa, eta urteari errepasoa egin diotenen artean, erreportaje zirraragarriak ere aurkitu ditugu: GAUR8n, adibidez.

Hala eta guztiz ere, heldu diogu garai berriari. Hasteko, egun hauetan jarraitu dugu 21. KORRIKAren oinarriak jartzen. Hori bai, horraino irakur dezakegu.

Bestalde, 2018ko udaberria indartsu dator, KORRIKA “ahizpen” txanda izango baita. Martxoan bertan, RITH 2018 Belfastetik Kerryra joango da. Kerryn amaituko den egunean bertan,  kaxubiarren "Elkartasunaren lasterketa'-ren 3.edizioa izango da Władysławowo-n! Maiatzean, aldiz, AR REDADEG, bretoieraren alde, 2008an abian jarritako ekimena. Azkenik, maiatzean bertan ere, “ligams” lekukoa hartu eta LA PASSEM ezagutuko dugu. Okzitanieraren alde jaio den KORRIKA berria.

Hala eta guztiz ere, horien aurretik, otsailaren 16an, Wallmapun, LEFKANTUN egingo da, maputxeen "KORRIKA". Informazio gehiago eskuratu bezain laster, horren berri emango dugu.

Tipi tapa, KORRIKA

 

emoji korrika


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...