Ar Redadeg bretoieraren aldeko Korrika da. Gaur, maiatzak 4, hasiko da Kemperretik, eta 1800 kilometro egindakoan, hilaren 12an bukatuko da Plougernen. Bosgarren edizioa eta hamargarren urtemuga ospatzeko, REDADEG ekimenak mahai-ingurua antolatu du, Europan egiten diren “KORRIKA” modukoak parte hartzera gonbidatuz.

AEK-Korrikaren izenean, Mertxe Mugika (AEKren koordinatzaile nagusia), Asier Amondo (KORRIKA arduraduna) eta Jakes Bortayru (Iparraldeko koordinatzailea eta Korrika batzordeko kidea) izango dira bertan. Gainontzeko partaideak hauek izango dira: Correlingua: Galizia, Correlengua: Catalunya, Course Lingua: Val d'Aran, La Passem: Bearn, Ar Redadeg: Bretainia, Ras Yr Laith: Gales, An Rith: Irlanda.

Esperientziak partekatzeaz gain, Hizkuntzen aldeko lasterketen Europar sarea (EUROKORRIKA) osatuko dugu, elkarrekin nazioartean urrats berriak emateko; larunbatean, besteak beste, adierazpen bat hedatuko dugu.

 

Errepideko berriei dagokienez, AEK-ko kideok ere bertan izango gara! Izan ere, edizio bakoitzean egin ohi duten bezala, Ipar Euskal Herriko AEK-k kilometroa hartu du; bigarren larunbatean, hain zuzen: maiatzaren 12an. Bestalde, Oiartzundik plana antolatu da bertaratzeko, Oiartzunek azken 20 urteetan-edo senidetza izan baitu Bretainiako Karaez herriarekin.

AR REDADEG-en hasiera bera nahiz naizoarteko musika jaialdia zuzenean ikusteko:  https://www.facebook.com/ar.redadeg/ edo  https://www.facebook.com/france3breizh edo  www.antourtan.bzh  


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...