2019ko apirilean, Euskal Herri osoa zeharkatuko dugu, eta atzerako kontaketa hasi da. Hori dela eta, AEKn, buru-belarri gabiltza prestaketan, eta, besteak beste, 21. KORRIKA iragarriko duen SPOT-IRAGARKIA grabatuko dugu irailean. Horretarako, zure laguntza nahi dugu: bai parte hartzera animatuz bai deialdi hau ahalik eta gehien zabalduz.

Spot-iragarkiaren "protagonistak" nahiz extrak bilatzen ari gara. Grabaketak, aurtengo irailaren 11n, 13an eta 17an izango dira. Protagonistek egun pare batean grabatu beharko dute, eta extrek horietariko bakar batean. Profil desberdinak behar ditugu, adin guztietakoak; beraz, interesa baduzu, bidali emaila zure datuekin Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, argazki batekin. SPOT-IRAGARKIAen egileek hautatuko dute protagonista-taldea.

Azkenik, breakdance dantzariak ere behar ditugu. Inor animatuz gero, idatz dezala Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.

Oharra: abuztu bukaeran, jasotako mezu guztiekin harremanetan jartzen hasiko gara.

Eskerrik asko eta badakizu: tipi, tapa, KORRIKA!


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...