KORRIKA ARROPA durangon DESFILEAUrtero bezala, AEK euskal kulturaren hitzordurik garrantzitsuenetakoan izango da: KORRIKA denda izango dugu Durangon abenduaren 5etik 9ra; zabalik egongo da 11:00etatik 20:00etara Artekaleko 14. zenbakian. Gainera, abenduaren 4an, 19:00etan, KORRIKA desfilea egingo dute Plateruena Kafe Antzokian

Landakon, aldiz, AEKren AIZU! aldizkariak hartuko du protagonismo nagusia (Goienkale 70). Euskara errazean idatzitako aldizkariaren abenduko alea (elkarrizketatu nagusia Garbiñe Biurrun epailea du) salgai egongo da, baita aurreko aleak ere; gainera, nola ez, bisitari orok urteko harpidetza (eskaintza bereziaz) egiteko aukera izango du.

Azkenik, aurten, AIZU!-AEK standera jotzen duten lagun guztiek KORRIKA LAGUNTZAILE egiteko parada izango dute. Halaber, erakustokian, AEKren gainontzeko jardueren berri ere emango dugu.

Hurbildu euskal kulturaren plazara, eta bertan ikusiko dugu elkar!