KORRIKA gauza askoren ikur da, horien artean, elkarlanarena. Antolaketaren karga nagusia AEK-k eramaten duen arren, ekimen hau herriarena da, guztiena.

Hala izanik (eta ez soilik lasterketarako, KORRIKAk dakartzan ekintza guztietarako baizik) eragile ezberdinen laguntza ezinbestekoa da. Herri-ekimenetik sortuak zein erakunde eta enpresak, Euskal Herrikoak zein nazioartekoak; denon arteko elkarlanek eta sinergiek ematen diote egitasmo honi izaera plurala, eta geu guztioi zerbait erraldoiaren parte garelako sentipen sakona.

Egia da klika egitea norberak egin beharreko ariketa dela, bidaia intimoa. Halere, arrastoa uztekotan eta eraginkorrak izan nahi badugu, zenbat eta eragile gehiagok euskararen hautua hartzen badute, hobe.

Hau guztia gauzatze aldera, AEK-k eragile askoren atea jo du; eta horietako askok KORRIKArena ere jo dute, ilusioz beteriko proiektuak aurkeztu eta euren hondar-alea uzi nahian.

Honako hauek dira, besteak beste, 21. KORRIKA honekin bat egin duten duten eragileak. Egun hauetan, beste eragile askorekin elkartuko gara.

  • Arabako Foru Aldundia
  • Etxepare Institutua
  • CCOO
  • LAB
  • Elkarrekin Podemos
  • Eusko Ikaskuntza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • EH Bildu
  • Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburutza
  • Kontseilua
  • ELA
  • Steilas
  • Nafarroako Parlamentua
  • Euskaltzaindia
  • Nafarroako Gobernua
  • PSE-EE
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • EAJ