Euskaltegietan lantzeko 21. KORRIKAren inguruko bosgarren (eta azken) material sorta eskuragarri jarri du AEK-k, lasterketaren webgunean. Bildumaren izenburua “Egin Klik KORRIKAri!” da, eta didaktika saileko kideek diseinatu dute.

Azken bilduma hau eta aurreko lauak hemen daude eskuragarri:

Euskaltegietarako unitate didaktikoak.

Sorta bana dago A1, A2, B1 eta B2/C1 mailetan lantzeko.

Material didaktikoek egitura hau jarraitzen dute:

  1. “Egin klik KORRIKAri!” aldizkaria eta gaiak aurkeztu.
    1. “Aimarren bertsoak osatu” jolasa.
    2. Zaldieroaren komikia irakurri eta komentatu.
  2. KORRIKAko istorio bitxiak.
    1. Aldizkarian jasotako istorioak irakurri eta elkarri kontatu.
    2. “KORRIKAko istorioen lehiaketa” aurkeztu eta martxan jarri.
  3. KORRIKAn parte-hartzeko moduak.
    1. Lagun batzuen testigantzak irakurri eta komentatu.
  4. Denbora-pasak.