Azarotik gabiltza 21. KORRIKA herriz herri aurkezten, eta jakitera eman dugu dagoeneko lasterketaren xehetasun guztiak. Dena prest dago apirilaren 4tik 14ra euskararen lekuko eta aldarria Euskal Herriko bazter guztietatik eramateko; eta mugarria ospatu eta egitasmoari ongi etorria emateko, aurkezpen soziala izan dugu Iruñean gaur, martxoaren 20an.

Ekitaldiaren segimendua irakur daiteke Twitterreko HARI honetan.

Egin Klika HEMEN argazki galeria ikusteko.

Ekitaldia Iruñeko Kafe Zentral aretoan gauzatu da, iluntzeko 19:00etan. Bertan izan dira Asier Amondo, 21. KORRIKAko arduraduna, eta Mertxe Mugika, AEKren Koordinatzaile Nagusia, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideekin lagunduta. Beraiekin batera, 100 gonbidatuetatik gora izan ditugu: euskalgintzakoak, alderdi politikoetako ordezkariak, Nafarroako Gobernuko hainbat ordezkari, Iruñeko Udaleko ordezkaritza, sindikalgintza, eragile sozialak eta hamarnaka lagun gehiago.

Ekitaldi xumea izan da 21. KORRIKA eragile ezberdinei aurkeztekoa, Garestik abiatzeko bi aste eskas faltako direnean.

Ane Zabala kazetari eta aktoreak gidatu du ekitaldia, eta HUTSUN taldearen parte-hartzea ere izan dugu.

 

BEKA

Banerra 300x300

GEROA EUSKARATIK

AEK 300x300