DENDA GUZTIAK

Gabonetan Korrika arropa erosi edota oparitu nahi izanez gero, etorri Korrika dendetara.

Era berean, KORRIKA materiala salgai dago AEK-ko euskaltegietan. Baita online dendan ere.

DENDA

HELBIDEA

Ordutegia

DONOSTIA

Aldamar kalea, 1 behea

(SARRERA IÑIGO KALETIK)

Ostegunetan eta ostiraletan 17:00-20:00

Larunbatetan 10:30-13:30 eta 17:00-20:00

(Abenduaren 10etik urtarrilaren 4ra

eta martxoan egunero zabalik)

BILBO

Unamuno plazan

Abenduaren 13tik aurrera

BAIONA

Marengo karrika 4

Abenduan egunero, 16:00/19:00

Abenduaren 8, 15 eta 22an, larunbatez, 10:00/18:00

Abenduaren 24an, 10:00/18:00

PORTUGALETE

Salcedo, 3 (Udaletxearen

atzealdean)

Abenduaren 14, 15, 16, 21, 22, 23, 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 4 eta 5ean irekita

Ostiraletan 18:00-20:30; larunbatetan 12:00-14:30 eta igandeetan 12:00-14:30

     

MARKINA

Erdiko kalea 2

Astehenetik ostiralera 18:00-19:30; ostegunak eta ostiralak 11:00-13:00

GASTEIZ


San Roque kantoia 2, behea

 zehazteke

IRUÑEA

(SOUVENIRS ESTAFETA)

Estafeta Kalea, 47

Astelehenetik larunbatera 09:00-21:00unbatera 9:00-21:00Astelehenetik larunbatera 9:00-21:00

IRUÑEA

(LARRETXEA DENDA)

Kuria Kalea, 10

Astelehenetik larunbatera

11:00-13:30 eta 16:30-20:30

HEMEN duzu 21. KORRIKAren ARROPA KATALOGOA

laguntzailea

Beste Korrika baten atarian gaude. Berriro ere, zure laguntzari esker Euskal Herriko bazter guztietara zabalduko dugu euskararen aldeko mezua. Aurreko edizioa amaitu zenetik, urratsak egin ditugu, bai eta konpromisoak hartu ere, eta, euskaraz bizitzeko hautua eginda, euskaltegira hurbildu gara. Tamalez, bide luzea dugu aurretik, eta administrazioei dagokienez, esan behar dugu euskaltegi eta gau-eskolei bideratzen dizkieten baliabideak ez direla nahikoak oraindik ere.

korrika kanta aurkezpena klika

Gaur aurkeztu dute 21. KORRIKAren abestia Bilboko Bira kultur gunean: Klika KORRIKA 2019 da bere izenburua, eta Fermin Muguruza izan da abestiaren eta bideokliparen zuzendari artistikoa. Mad Muasel, La Furia eta Fermin Muguruza bera dira interpreteak, eta musika, aldiz, Kataluniako Chalart58 eta Fermin Muguruzak sortu dute elkarlanean. Prentsa-agerraldian, hiru interpreteek eta Asier Amondo KORRIKAren arduradunak hartu dute parte.

KORRIKA ARROPA durangon DESFILEAUrtero bezala, AEK euskal kulturaren hitzordurik garrantzitsuenetakoan izango da: KORRIKA denda izango dugu Durangon abenduaren 5etik 9ra; zabalik egongo da 11:00etatik 20:00etara Artekaleko 14. zenbakian. Gainera, abenduaren 4an, 19:00etan, KORRIKA desfilea egingo dute Plateruena Kafe Antzokian