Zuberoarako bidean harrapatuko du egunsentiak 20. Korrika. Hara iritsi aurretik, ordea, Donapaleun Kilimon joaldun elkarteak egingo du 858 kilometroa, bertako Herriko Etxearekin batera. Eta hemendik Maulera heldu bitartean, besteak beste, Amikuzeko hainbat lagun izango dira lekuko eramaile: ikastola (861), musikariak (862), Kantuz eta Dantzan (867) eta gau eskola, Etxarri kolektiboarekin batera (868). Ezpeize eta Sohutatik igarota, 09:54an helduko dira korrikalariak Maulera. Bertako lehen kilometroa (882) Maule kolegio lizeoaren eta Atharratzeko kolegioaren artean beteko dute.

 

Arnegitik sartuko da 20. Korrika Ipar Euskal Herrira, goizeko 10ak aldera. Bertako herriko etxeak hartuko du lekukoa Iparraldeko lehen kilometroan (647), eta Donibane Garazirako bidean, beste batzuen artean, Irulegiko irratiak eramango du lekukoa (654). Nafarroa Behereko hiriburuan, berriz, hainbat herriko etxek, ikastolak eta eskolak hartuko dute parte. Udalbiltzak egingo du bertako azken kilometroa (668), 12:12an. Eta Ortzaizen, Euskal Elkargoari pasatuko dio lekukoa (669).

 

Mendi talde, abesbatza, koadrila, antzerki talde, era guztietako elkarte, mintzakide, alderdi, udal, peña, langile... artean, Erribera atzean utzi eta Tafalla aldean sartuko da berriz Korrika goizeko 08:09an, Martzillatik. Han bertako eta inguruetako jendea irtengo da errepidera, besteak beste, Faltsez, Azkoien eta Zarrakazteluko herritarrak, 20. Korrika ez baita beraien herrietatik igaroko.


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...