20. KORRIKAren atarian Nafarroako arlo sozial, politiko eta kulturaleko eragile andana bildu zen atzo Iruñeko Zentral Kafe aretoan; besteak beste, Euskalgintzako eragileak, sindikatuak, alderdi politikoak zein instituzioetako ordezkariak.



Kulturaleko ziklokoari Kepa Junkerak eta Sorginek eman zioten hasiera eta orduztik herriz herri eta auzoz auzo ekimen kulturalek ez dute etenik izan. Asier Amondok,  Korrika arduradunak, adierazi zuenez, euskal gizarteari Korrikan zehar egiten duen “esfortzuaren eta lan militantearen atal txiki bat” eskaini nahi diote trukean eta hori egiteko modurik onena euskal kultura sustatzea da.  Gainera, Korrika Laguntzaile txartela dutenek % 10eko deskontua izango dute Korrika Kulturalaren emanaldietan.

"Nous souhaitons qu’au Pays Basque comme ailleurs dans le monde, toutes les langues et leurs locuteurs/trices soient traitées sur un pied d’égalité. Pour que chaque habitant-e de ce pays puisse vivre en situation d’égalité au quotidien et partout".

 

 

 

 

Ikastolen Elkarteak eta KORRIKA beste behin indarrak batu eta elkarlanean 20. KORRIKAren unitate didaktikoak sortu eta aurkeztu dituzte Iruñeko Ezpeleta Jauregian. Haur Hezkuntzatik batxilergora; hau da, 3 urtetik 18 urte bitarteko ikasleei zuzendua dago materiala.
Aurkezpenean Koldo Tellitu, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko lehendakaria; Xan Aire, Ikastolen Elkarteko kidea, unitate didaktikoaren egilea eta koordinatzailea; eta Asier Amondo, KORRIKAko koordinatzailea izan dira.
KORRIKAk eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean Euskal Herriko ikastetxetan eta ikastoletan, ikas-materialaren bidez, 20. KORRIKAren mezua zabalduko dute.

Ikas-materialak ikusi eta deskargatzeko klikatu HEMEN

 


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...