Mexiko Hiria

Antolatzailea
Euskal Etxea eta berton bizi diren euskal herritarrak

Harremanetan jartzeko:

Gurutzne Etxeberria

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.prodigy.net.mx

 

Kronika

21. KORRIKA MEXIKO HIRIAN

Mexiko Hiriko Euskal Etxeak deituta, apirilaren 7an Korrika egin zuen berton bizi den euskal diasporak, lanera edo ikastera etorri berri diren euskal herritarrekin batera. Klika lelo nagusiaz gainera, eta kontutan izanik euskararenganako konpromisoa eskatzea zaila egiten dela Euskal Herritik kanpo, oraingoan bigarren lelo bat aukeratu genuen korrika egiteko, alegia: Sarrionaindiaren "Euskara da gure territorio libre bakarra". Lasterketa Gernikako arbolaren kimua dagoen tokitik abiatu zen, Euskal Etxeraino. Bertan umeentzako jolasak izan genituen, bai eta bazkari eder bat auzolanean prestatu eta egindakoa. Bazkalostean, berriz, Izaro abeslariaren emanaldi ederra izan genuen. Guztira 150 lagun inguruk hartu genuen parte ekimen euskaltzale honetan.