Shanghai

Antolatzaileak

Shanghaiko Euskal Etxea

Aurkezpena

Shanghaiko Euskal Etxea, Asian aurkitzen diren bi euskal etxeetako bat da, zeinen eginkizun nagusia Txinan, Euskal herritarrentzako bilgune eta aterpe puntu nagusi izateaz gain, berezkoak ditugun ohiturez elkar ospatu eta disfrutatzea da: gastronomia, festak, hizkuntza, eta abar. Horrez gain, jaso gaituen lurraldeari gure kultura aberatsa ezagutaraztea eta haien kulturarekin elkartrukean aritzea dugu helburu, batak bestearengandik baloreak jasoaz.

Kontaktua: Elene Lazaro

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 

KORRIKA eguna eta egitaraua

Eguna: 2019ko Apirilaren 13a

Helburua: KORRIKA eguna Shanghaien ospatu.

Parte-hartzaileak: Shanghaiko euskal etxeko bazkide eta lagunak

Ekintza: Euskal Herrian egin ohi den bezalaxe, Euskal Etxeak ibilbide bat prestatuko du Qiandeng herritik Shanghaiko Euskal Etxeraino. Qiandeng, Mondragon Kooperatibako parkea kokatuta dagoen herrixka da, beraz, bertan, parkeko langileei bazkaltzen ematen dien baserrian gosaria antolatuko da korrikalari guztientzat, eta ondoren, furgoneta baten laguntzaz, bi puntuak separatzen dituzten 40 eta piko km egingo dira KORRIKA, txandaka, eta KORRIKAko kantua laguntza gisa dugula. Erreleboetarako 4 talde antolatuko dira. Behin, Shanghaiko Euskal Etxera heldutakoan, bazkari bat antolatuko da gerturatu nahi duen guztiarentzat.

 

munduan 275x300 2