Antolatzaileak

Bordeleko Eskual Etxea

7 rue du Palais de l'Ombrière Bordeaux, France

Korrika eguna eta egitaraua:

Aurten ere Bordeleko Eskual Etxeak martxoaren 30etik apirilaren 9ra iraganen den euskararen aldeko lasterketan parte hartzen du.

Saldoan jin zizte Korrikaren kari antolatzen ditugun ekitaldietara !

Martxoaren 26an, Pian Médoc-en, egunean

Ibilki taldeak Pian Médoc-en aurreikusi duen ibilaldia Korrikari eskainiko dio. Parte-hartzaileek bizkarrekoa erosteko aukera izanen dute. Euskarekiko atxikimendua erakutsiko dute pausoka ibiltzen... entrenamendu egokia izanen dute korrika egin baino lehen !

Apirilaren 2an, igandearekin, 12ak 25etan Ortzaizen

Bordeleko Eskual Etxeak Korrikaren 670 kilometroa erosi du Ortzaize herriaren sartzean, D218 bidean. Denak gonbidatzen zaituztegu lasterketan parte hartzera kilometro horretan apirilaren 2an, igandean, 12ak 25etan.

Apirilaen 6an, ostegunarekin, arratsaldeko 7ak goiti Bordeleko Eskual Etxean

Arratsaldeko 7tatik 8tara: Gau Eskolako (euskal kurtsoak) eta Egiako (ikasleak) kideek Korrika bat antolatzen dute Bordeleko Garonako kaietan. Lasterketa dener zabaldua da eta abiatzea 7etan eginen da Euskal Etxean. Euskara eta 20. Korrika sustengatu nahi dutenek bizkarrekoa erosten ahalko dute.

Arratsaldeko 8ak eterditatik goiti: Kalakan taldeak kontzertu bat proposatuko dute (sarrera 8 eurokoa da). Artista horien musika gazte dinamikoa eta modernoa gozatzeko momentua izanen da. Kontzertua eta gero bodega moduan segituko du bestak. 12 eurotan izanen da gaualdiaren prezioa, kontzertua, “Txe” koktela eta janariarekin (xerrikia eta gasna azieta ba

Aurten ere Bordeleko Eskual Etxeak martxoaren 30etik apirilaren 9ra iraganen den euskararen aldeko lasterketan parte hartzen du.

Saldoan jin zizte Korrikaren kari antolatzen ditugun ekitaldietara !

 

Harremanetan jartzeko:

http://www.eskualetxea.org/

https://www.facebook.com/Bordeleko-Eskual-Etxea-Maison-Basque-de-Bordeaux-132085886843811/

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...