Londres

Antolatzaileak

London Basque Society - Euskal Elkartea

Oxford House - Derbyshire Street, Bethnal Green

London E2 6HG, UK

Phone: 0207 739 7339

 

Aurkezpena

Azken urteotan Londreseko Euskal Elkartea kultur arloan, jaialdi antolakuntzan eta gizalaguntzan erakunde heldu eta sendoa bihurtu da. Gure proiektu ezberdinak gero eta arrakastatsuagoak dira eta gure bazkide kopurua irmoki areagotzen ari da. Izan ere, hauexek dira gure lau helburu nagusiak:

  • Euskal Kulturarekin erlazionatuta dauden ekimenak bultzatu eta horrela kulturen arteko elkarrizketa sustatu (euskara klaseak, Euskal Ikasketak, hitzaldiak...)
  • Aldizka olgetarako ekintzak antolatu (neguko afariak, udako festa, korrika, musika kontzertuak, futbol taldea...)
  • Informazioa eman Londresko euskaldunen baldintza orokorrak hobe daitezen (etxebizitza, lana, osakidetza...)
  • Euskal Etxe iraunkorra zabaldu etorkizunean.

 

Korrika eguna eta egitaraua:

Apirilak 2an British Libraryn dauzkaten euskal libueuen erakusketa bat izango da, horren arduraduna den Geoffrey Westek zuzenduta, British Libraryn bertan. 'Reasons behind the acquisition of Basque books by the British Library since its very foundation'.

Apirilak 5ean Laburbira izango da arratsaldeko zazpiretan Haggerston Community Centren.

Hasiera ekitaldi bat izango dugu kontzertu eta argazki erakusketa batekin. Egun horretan aurkezpentxo bat ere egingo dugu. Azkenik apirilaren 13an egingo da KORRIKA Eguna London Fieldsen. Jateko zerbait izango da eta dantzari eta euskal folka jotzen duten musikari batzuekin KORRIKA sinbolikoa egingo dugu.

 

 

Harremanetan jartzeko:

https://www.facebook.com/Londonbasqe

http://www.zintzilik.org/

https://www.youtube.com/user/euskaledge/videos?sort=dd&view=u&page=1

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Tel. 2077397339