Munich

Antolatzaileak

Munitxeko euskal Elkartea e.V.

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

www.munitx.com/index.php/eu/kontaktua/

Facebook bidez: Euskaldunak Munitxen

 

Egitaraua

KORRIKA eguna: apirilaren 13a

Ordua: 17:00tik aurrera

Ibilbidea: Max-Joseph-Platzen hasi eta Geschwister-Scholl-Platzen bukatu.

Hasi aurretik aurkezpen txiki bat egingo da euskaraz eta alemaniraraz eta ondoren musikaz alaituta korrika ibilbidea egitera abiatuko gara.Ibilbidea amaitzean kalejira eta euskal dantzak izango dira.

Ekitaldiaren ondoren Das Provisorium tabernan elkartuko gara afari-merienda baten laguntzarekin eguna borobiltzeko.

Beraz, mezu honen bidez Apirilaren 13an Munitx inguruan izango diren euskaldun eta euskaltzale guztiei gonbidapena luzatu nahi diegu Max-Joseph-Platzera gerturatzeko eta gurekin batera Euskarari bultzada bat emateko!