JULE | Kale-antzerkia

Hortzmuga Teatroa

Eraikuntza bat eraistear eta bertako biztanle batek handik ateratzeari uko; izan ere, ametsa edo, hobe esanda, hainbat amets bete gabe ditu oraindik. Eraikuntza-lanetako zaindaria, aldiz, familia ezaren hutsuneak jota, ametsetan ernai; eta neskatoak, bilobak, familia zeharo ahaztuta, dagoeneko ametsetan ere ez daki.

Konpondu beharreko katramila edo eta amets egiteko aukera paregabea; galdutako maitasuna berreskuratzeko eta ametsak gogoz amestu behar direla sekula ez ahazteko aitzakia, direnak direla ere eta ezinezkoak diruditen arren. Amestu dezagun beti gogoz, begiak zabalik eta ernai.

Jule familia osoari zuzendutako kale-ikuskizuna da. Lan honetan umorea, fantasia, irudimena eta publikoarengana hurreratzeko geure modu berezia nabarmen ageri dira.

LEHEN EMANALDIAK:

  • Martxoak 9: Orereta (Zumardia)
  • Martxoak 21: Lizarra (Foru Plaza)
  • Martxoak 31: Gares (Udal Plaza)