Lasterketa erraldoiaz gain, munduan zehar ere badira KORRIKA batzuk. Izan ere, planeta osoan badaude 21. KORRIKAren alde klika egin duten euskaltzaleak, eta ia kontinente guztietan gauzatuko dira edizio honekin lotutako ekimenak.
Esteka hauetan horien berri topa dezakezue.
Bestalde, lasterketa Euskal Herritik kanpo harrapatzen bazaituzte, hemen duzue aukera gurekin edota nazioarteko antolatzaileekin harremanetan jartzeko. (Argibide gehiago nahi izanez gero, idatz ezazue helbide honetara: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.)
Horren harira, aurten ere ari gara elkarlanean Etxepare Institutuarekin, euskara eta euskal kultura nazioartean zabaltzeko erakunde publikoarekin. Beraien parte-hartze aktiboari esker esker, errazagoa egingo zaigu KORRIKAren aldeko mezua zabaltzea beren irakurlegoaren eta Euskara Munduan sareko kideen artean.
Helburu horiekin, Etxeparek bideo laburren lehiaketa antolatuko du munduan zehar dituen irakurletzetako ikasleen artean eta Munduan Euskaraz sareko Euskal Etxetako ikasleen artean. Irabazleek AEKren barnetegietan egonaldia egiteko aukera izango dute.
Hemen dituzu aurreko KORRIKAren adibideak, baietz aurtengoek gainditu!
20. KORRIKA MUNDUAN
Atal hau osatzen ari gara, laster osorik eta berri gehiagorekin izango duzu eskuragarri!