Euskara Ikastaroak - Cursos de Euskera Euskara Ikastaroak - Cursos de Euskera

Kulturala

Zer da Korrika Kulturala?

Korrika Kulturalaren bitartez, jendarteari zerbait eskaini nahi diogu bueltan Korrikaren alde egindako lanagatik. AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez. Hemendik aurrera, batik bat, kultur sorkuntzarako bekaren bidez; izan ere 23. KORRIKAtik aurrera, Korrika kulturaleko ekitaldi nagusia horrekin taxutuko dugu.

BADON* opera garaikidea, 23. KORRIKAren ekitaldi kultural nagusia

Image

#badon proiektua opera garaikide bat da. Hausnarketa-ikerketa-sorkuntza prozesu kolektibo eta kolektibizatu baten emaitza eta sinergiak eta diziplina arteko zubiak eraikiko dituenak.

Formatuari dagokionez, baliabide bisualek (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimenduak, literaturak eta bertsoek ere osatuko dute BADON* unibertsoa.

BADON* opera garaikidea Euskal Herri osoan zehar azarotik aurrera egongo da ikusgai, 23. KORRIKA aurkeztu eta gutxira.

Badon* (aurrerapena)

º