Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Ahize Ahize

Historia

Image

8. Korrika

  • Iruñetik Bilbora
  • 1993ko martxoaren 26tik apirilaren 4ra
  • Leloa: Denok maite dugu gure herria euskaraz
  • Omendua: Martin Ugalde Orradre
ABESTIA:
Image
Korrikaren ahizpak
 
Korrikaren 8. edizioa 1993ko martxoaren 26an hasi zen Iruñean, eta, 2.120 km egin ostean, apirilaren 4an bukatu zen Bilbon, “Denok maite dugu gure herria euskaraz” lelopean; Joxemi Zumalabe izan zen mezuaren egilea. Omendua, ostera, Martin Ugalde kazetari eta idazle andoaindarra izan zen; hala,
berak egin zuen Bilboko azken kilometroa, AEK-ko arduradunekin batera; edizio horretako abestia, azkenik, Tapia eta Leturiaren “Aide Korrika!” izan zen.