Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Euskaratu Euskaratu

Historia

Image

9. Korrika

  • Donibane Garazitik Gasteizera
  • 1995eko martxoaren 17tik 26ra
  • Leloa: Jalgi hadi euskara
  • Omendua: Mikel Laboa Manzisidor
ABESTIA
Image
Non da emaztea?
 
Korrikaren 9. edizioa 1995eko martxoaren 17an hasi zen Donibane Garazin, eta, 2.150 km egin eta gero, martxoaren 26an bukatu zen Gasteizen, “Jalgi hadi euskaraz” lelopean; egun hartan, Andre Maria Zuriaren plaza txiki geratu zen. Euskaraz idatziriko lehen liburuak 450 urte bete zituela-eta, haren egileari, Beñat Etxepareri, nolabaiteko keinua egin nahi izan zion AEK-k. Batetik, leloa aukeratzean, idazle baxenabartarrak aldarrikatu zuen “Euskara jalgi hadi mundurat” gaurkotu zuten; eta, bestetik, idazlea baxenabartarra izanik, Garazitik abiatu zen lasterketa, KORRIKA Nafarroa Beherean sekula hasi gabea zegoela.