Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Inprimatu orri hau
Osteguna, 24 Martxoa 2022 13:25

«Hitzetatik ekintzetarako jauzia» aldarrikatu dute 22. KORRIKAren aurkezpen sozialean

Azarotik ari dira 22. KORRIKA aurkezten, eta dagoeneko jakitera eman dituzte lasterketaren xehetasun guztiak. Gaur zortzi abiatuko da KORRIKA Amurriotik, eta martxoaren 31tik apirilaren 10era lekukoa eskuz esku ibiliko da, euskararen aldarria Euskal Herriko bazter guztietara zabaltzeko. Mugarria ospatu eta egitasmoari ongi etorria emateko, aurkezpen soziala izan da gaur Bilbon.

Ekitaldia BBK aretoan izan da, 19:30ean. Bertan izan dira Asier Amondo KORRIKA arduraduna, eta Aitziber Balantzategi, AEKren eleduna, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideek lagunduta. Alizia Iribarren AEKren koordinatzaileak ere hartu du parte ekitaldian. Eurekin batera, 100 gonbidatutik gora izan dira: euskalgintzakoak, hedabideetakoak, alderdi politikoetako ordezkariak, sindikalgintzakoak, eragile sozialak eta hamarnaka lagun gehiago.

Ekitaldi xumea izan da. Oholtzan, Aitziber Balantzategik aipatu duenez, «22. KORRIKAren leloari jarraiki, zorionez, denok barneratzen ari gara hitzaren eta ekimenaren urtea izango dela». KORRIKAren eledunak aipatu du «KORRIKAren ingurumarian bertan hasita, abian jarri dugu doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jorratuko duen dinamika berria ere. “HITZEKIN. Denok euskara doan” izenekoa». Asier Amondo KORRIKA arduradunak hurrengoa aipatu du: «KORRIKAren ordua da, Euskal Herri osotik, gelditu gabe, Korrika egingo dugu Donostiara iritsi gabe. Azken egunean ere ikusi nahi zaituztegu. Apurtu agenda guztiak eta martxoaren 31tik apirilaren 10era korrikara!».

Amaia Ruiz de Galarreta aktorea aritu da aurkezpen lanetan. Ikasle batek eta irakasle batek osatutako bikotea AEKren bizidekarrean aritu da KORRIKAk beste edizioetan ekarri dizkien bizipen eta sentimenduen haritik tiraka, haiek direlako AEKren hauspoa. 22. edizioko spota eta bideoklipa ere ikusteko aukera egon da.

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Azken aldaketa: Osteguna, 20 Urria 2022 12:16