Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Inprimatu orri hau
Osteguna, 16 Abendua 2021 09:00

“HitzEkin” abestiak girotuko du 22. korrika

Gaur, aurkeztu dugu 22. edizioa girotuko duen “HitzEkin” kanta, Iruñeko Golem Baiona aretoan. Nerea Urbizu izan da zuzendari artistikoa eta hainbat bidelagun izan ditu. Sustrai Colinak sortutako hitzak Ane Garcíak, Anarik eta Nerea Urbizuk abestu dituzte. Eymard Uberetagoena (Tripulante Produce) aritu da bideokliparen ekoizle lanetan.

Pop kutsua dauka gehienbat eta Urbizuren hitzetan abestia “emozionala da, soziala”. Hiru adin desberdineko emakumek abestu dute, gure helduen eta txikien arteko katearen sostengu eta bitartekaritza irudikatzeko.

Mezuari dagokionez, Urbizuk esan du irekia izan arren, balore garrantzitsuak bultzatzen dituela: «ausarta izatea, ahalduntzea, oztopoen gainetik aurrera egitea edota beldurrak gainditzea.».

Bideoklipean jendartearen egungo hainbat errealitate islatzen dira, denak “korrika egiten” azaltzen dira. Horren harira, Urbizuk azaldu du “hainbat istorio biltzen dituen film laburra dela, eta jendeak korrika egiteko motibazio ezberdinak dituen moduan, KORRIKArekin ere halako zerbait gertatzen da: sentsibilitate desberdineko jendea biltzen duen arren, denoi eragiten digu indar bat, poz bat, babes bat”.

Abestia zein bideoklipa eskuragarri daude hemen.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Azken aldaketa: Osteguna, 20 Urria 2022 12:22