Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Barnetegiak Barnetegiak
Astelehena, 07 Martxoa 2022 13:14

Tokyo

Antolatzaileak

Etxepareren Irakurletza TUFS (Tokyo University of Foreign Studies) eta Tokyoko Euskal Etxea.

Tokyoko Euskal Etxeko kideak, Etxepare Institutuak Tokion duen irakurletzapean euskara ikasten duten ikasleak, Tokion bizi diren euskaldunak, etab.

Egitaraua

Apirilaren 3an Tokyon korrikaldi laburra egingo da, eta horren osteko bazkaria/afaria.

 

Astelehena, 07 Martxoa 2022 13:12

Londres

Antolatzaileak

Euskal Etxea - London Basque Society

 

Egitaraua

Apirilak 9. Zehaztu gabe.

 

Astelehena, 07 Martxoa 2022 13:04

Valladolid

Antolatzaileak

Valladolideko Euskal Etxea - Gure Txoko

Euskal etxean ekintzetan parte hartzen dugun bazkide, euskara ikasleak eta txokoko bazkideak.

Egitaraua

Apirilak 3an, goizean Euskal Etxean elkartuko gara KORRIKA 22 txikiari hasiera emateko. 15 bat km egingo ditugu. Behin korrika amaituta, Gero partaide guztientzako hamaiketakoa eskainiko dugu.

Astelehena, 07 Martxoa 2022 13:02

Chicago

Antolatzaileak

Chicagoko Unibertsitateko Etxepareren Irakurletza

Chicagoko unibertsitateko euskara eta katalan ikasle eta irakasleak eta Chicagoko euskal komunitatea.

Egitaraua

Ez dago zehaztuta: Apirilaren 2an edo 9an.

 

Astelehena, 07 Martxoa 2022 13:01

Boise

Antolatzaileak: Boise State University-ko Etxepareren Irakurletza - Boise State Unibertsitateko euskara saila


Egitaraua

Martxoa eta apirila bitartean KORRIKA egingo dute.

 

Astelehena, 07 Martxoa 2022 12:58

Mallorca

Antolatzaileak: Mallorcako Euskal Etxea Artea eta Palmako Euskal Etxea Arteako partaideak eta lagunak

Egitaraua

Apirilaren 2an, KORRIKA gingo dugu Son Rapinyako pilotalekuaren barrualdean eta ingurunetan.

Astelehena, 07 Martxoa 2022 12:52

Berlin

Antolatzaileak: Etxepareko Irakurletza Freie Universität Berlin

Unibertsitateko ikasleek, EEko ikasleek, Berlineko euskaldunek, euskaltzaleek eta beste hizkuntza gutxitu batzuetako irakasle eta ikasleek hartuko dute parte.

Egitaraua

Korrika Berlinen apirilaren 2an egingo da. Berlineko kaleetan zehar Korrika antolatu dugu Berlingo Euskara Irakurletzak eta Euskal Etxeak.

Korrikaren amaieran kontzertu txiki bat, janaria eta edariak egongo dira.

Apirilaren 8an, Korrikaren aldeko kontzertuak antolatu dira. Euskal Herritik 3 talde etorriko dira Berlinera: Tatxers (Iruña), La Rekba (Donostia eta Zubieta) eta Txakurrak (Arrasate). Guztiek ere euskaraz abesten dute, eta Korrikarekin bat egingo dute.

Hezkuntza-zentro eta euskaltegietarako unitate didaktikoak aurkeztu dituzte AEK/KORRIKAko eta Ikastolen Elkarteko ordezkariek, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan. Bilduma www.korrika.eus webgunean dago eskuragarri, eta ikastetxeetarako unitate sorta osorik on-line lantzeko aukera dago. Asier Amondo KORRIKA arduradunak adierazi du elkarlana bi erakundeen «sinergiaren» fruitua dela. Unitatearen erakustaldi laburra egin dute Piarres Larzabal kolegioko ikasleek.

KORRIKAren edukiak lantzeko unitate didaktikoen bilduma aurkeztu dute AEK/KORRIKAko eta Ikastolen Elkarteko arduradunek gaur, martxoak 4, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan, bertako ikasleen laguntzarekin.

Unitate didaktiko hauek «gure bi erakundeen sinergiaren emaitza» direla adierazi du Asier Amondo KORRIKA arduradunak. Ikastolen Elkarteko kideek sortu dituzte unitateak, baina hezkuntza-zentro guztietan lantzeko modukoak dira.

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak ere hartu du hitza agerraldian, eta Euskal Herri euskaldunaren alde lanean diharduten bi erakundeen elkarlana azpimarratu du: «Ikastolontzat ohore handia da ekimen honetan parte hartzea». Horrez gain, Tellituren esanetan, KORRIKAk «hamar-hamabi egunez haize freskoa eramaten dio tokian tokiko euskalgintzari». Peio Jorajuriak, Seaskako lehendakariak, ere hartu du parte aurkezpenean.

Ikastetxeetarako eta euskaltegietarako

Aipatutako bilduma bi material sortaz osaturik dago: hezkuntza zentroei zuzendutako sorta eta euskaltegietarako sorta.

Lehenengoei dagokienez, unitateek hezkuntza formalaren etapa guztiak hartzen dituzte, Haur Hezkuntzatik 18 urtera bitartean. Iñaki Zapirain unitateen egileak aipatu duenez, «aurtengo nobedadeen artean ipuin baten bideoa dugu, Pilota gorri batekin ipuina, alegia; Gaizka Chamizo aktorearekin egindako elkarlana. Bestalde, unitateetan aurtengo KORRIKAren kanta, dokumentala eta omenduak ere jorratzen dira, eduki bakoitza maila ezberdinetara egokitua». Irakasleek unitate guztiak on-line landu ahalko dituzte, www.korrika.eus/unitate-didaktikoak/ webgunean.

Amaia Lopez de Luzuriagak, bere aldetik, euskaltegietarako atazak aurkeztu ditu. Berak adierazi bezala, «aurten KORRIKAren hainbat mugarriren inguruan sortu dituzte atazak; eta, horrez gain, aberasgarritzat jo du jolas interaktiboen erabilera, hainbat trebetasun lantzeko balio baitu». Bestetik, aipamen berezia egin die gurasoentzat sortutako atazei, euskaraz ikasten ari diren guraso eta umeen arteko transmisioan eragitea helburu izanik.

Kolegioko ikasleak, protagonista

Didaktikarien azalpenez gain, unitateen erakustaldi laburra egin dute Piarres Larzabal kolegioko ikasleek, 22. KORRIKAren kantaren koreografia dantzatuz. Bestalde, kazetari lanak ere egin dituzte Ziburuko gazteek, eta bertaratutakoei KORRIKAren gaineko galderak egin dizkiete.

Unitate didaktiko bilduma eskuragarri dago www.korrika.eus webgunean, “Unitate didaktikoak” atalean.

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Asteazkena, 02 Martxoa 2022 12:36

KORRIKAk erronka proposatu dio munduari

KORRIKAk munduari erronka proposatu dio, hizkuntza gutxituak ardatz, helburua da 22. korrikaren mezua ahalik eta hizkuntza gutxiagotu gehienetara itzultzea. AEK-KORRIKAk leku berezia egin nahi die hizkuntza horiei, “guk geure lekua aldarrikatzen dugu, bai eta besteentzat ere, denok berdin”. Dagoeneko, hasi dira ekarpenak iristen, besteak beste, saharar errefuxiatu kanpamentuetan, hassania hizkuntzara itzuli dute mezua. Hemen duzue ikusgai.

Horrez gain, urtero legez, munduan zehar hainbat KORRIKA antolatu dira, baita horien inguruko ekitaldiak ere. 21. korrikak 4 kontinente eta 45 hiri hartu zituen, eta 22. korrikak ere antzeko bidea hartu du. Edizioz edizio, horretan aritzen dira euskal diasporako Euskal Etxeak, eta ekimen ederrak egiten dituzte. Dagoeneko, Parisen, Bremenen, Shangain eta Bartzelonan antolatu dute KORRIKA. Guk hemen bilduko ditugu guztiak eta sare sozialetan emango dugu horien guztien berri.

Halaber, azken urteotako hitzarmenari eutsiz, Etxepare Institutuak ere bere gain hartu du KORRIKAren leloa munduan barreiatzeko konpromisoa. Horretarako, besteak beste, unibertsitate-esparruko irakurletzetan lanketa berezia egiten ari da. Bideo lehiaketa ere antolatu dute, aurten hizkuntza gutxituen erronka hartuz.

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Astelehena, 28 Otsaila 2022 16:03

Sahara

Saharan, Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetan, 22. korrikarekin bat egin dute. Saharako Maratoiaren harira, errefuxiatu kanpamentuetara joandako euskaldunek KORRIKAren aldarria eraman dute bertara.

 

Horrez gain, erronka helduz, aurtengo KORRIKAren mezua hassaniara itzuli dute. Hassania sahararren hizkuntza gutxiagotua da eta ahoz mantentzen da. Hemen bideoa ikusgai.