Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Euskaratu Euskaratu
Astelehena, 11 Abendua 2023 07:36

BADON* opera Donostian, hilaren 17an

BADON* operaren hurrengo geltokia Donostia izango da.

Abenduaren 17an, 18:30ean, Antzoki Zaharrean gure zentzumenak dantzan ipiniko dituzte baliabide bisualek (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimenduek, literaturak eta bertsoek.

Sarrerak 10 euroan (Korrika Laguntzaileek 8 euroan) salgai hemen.

Urtarrilean, Iruñean, Bibon eta Baionan ikusteko aukera izango duzue. Informazio gehiago orrialde honetan.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Asteartea, 05 Abendua 2023 14:09

KORRIKA denda, Durangoko Azokarako

KORRIKAk denda izango du Durangon, Azokak iraun bitartean

Andra Mari kaleko 14. zenbakian egongo gara, abenduaren 4tik 8ra. Bertan, arropa zein osagarriak erosi ahalko dira, eta nahi dutenek Korrika Laguntzaile egiteko aukera ere izango dute.

Hauexek dira ordutegiak:

11:00etatik 20:00etara, abenduaren 6tik 10era.

Gogoratu online denda ere badugula, baita KORRIKA denda fisiko gehiago ere.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Ostirala, 08 Abendua 2023 11:05

HARRO HERRI: herri aldarrikapenaren KORRIKA

Berriki, 23. KORRIKA aurkeztu dugu; martxoaren 14tik 24ra, errepidean izango gara, tipi-tapa, tipi-tapa, baina KORRIKAren datorren edizioa jada bizirik dago. Izan ere, azarotik martxora, hamaika ekimen izango ditugu abian.

Aurtengo KORRIKAk herri alai eta tinkoa izan nahi du: HARRO HERRI. Aurreko KORRIKAko indar-erakustaldia oso gogoan, euskararen aldeko mugimendua zabaldu nahi dugu: mugi dezagun euskararen herria, harik eta ingurua mugiarazi arte.

HARRO, KONPLEXURIK GABE

Geure buruaz harro egoteko unea ere bada egungo egoera aldakorrean. Bidegurutze honetan, garaia da euskaraz bizi nahi dugula aho batez oihukatzeko. Euskarak aurrera egingo badu, herriaren erabakitasunagatik izango da, eta KORRIKAk aukera bikaina ematen digu herria aktibatzeko, aldarrikapen tinkoa egiteko, erakundeek pauso gehiago egin ditzaten, herriaren gogoari erantzunda. Era berean, KORRIKAk batu egiten gaitu, komunitate baten parte sentiarazten gaitu, ingurua mugitzen du eta euskarara jende gehiago hurbiltzen du.

Euskarak mugitzen du KORRIKA, eta KORRIKAk mugituko du euskal komunitatea.

Harro eta herri: hitz-pare honek Euskal Herri euskaldunaren ideia margotzen du. HARRO gara, bai! Banakotasunetik urrun: taldea, komunitatea, HERRIA garelako. Euskara herri baten hizkuntza da, eta KORRIKAn batasun-sentimendua hauspotu nahi dugu, elkarrekin etorkizunean aitzina egiteko energia kolektiboa, alegia.

Euskarak gauza asko behar ditu, baina, batez ere, aurrera egin nahi duen herria; gaur egun ere, ezinbestekoa da euskararen aldeko kontzientziazioa lantzea. Euskaraz bizi nahi badugu, herri gogo hori ezinbestekoa da —beti izango da—. Halaber, horrek ere laguntzen du komunitatea —herria— sendotzen.

Euskararen normalizaziorako, guztion ahalegina behar dugu. Oldarraldi guztien aurrean mugituko dugu KORRIKA, KORRIKAk euskal komunitatea mugitzen duen moduan!

HARRO, BAINA EZ KONFORME

Herritarren kontzientziazioan eta aktibazioan eragiteak ez du esan nahi ardura norbanakoen bizkar uzten denik, edo aitzakia hori erabili behar denik egiturazko neurririk ez hartzeko. Herritarren ahalegin soila ez da aski euskararen auzia bideratzeko, erakundeek zeregin garrantzitsua dute euskararen normalizazioan, herritarren nahiari bidea eman behar diotelako.

Komunitate horri EUSKARAREN EZAGUTZA UNIBERTSALA zor zaio. Horretarako ari gara lanean AEKn, eta KORRIKAk ere hori aldarrikatzen du: Euskal Herri osoan, herritar guztiok euskaraz eroso bizi ahal izateko eskubidea.

AEK-k 23. KORRIKAn jasoko duen dirua Euskal Herri osoan euskararen normalizazioaren aldeko bere lana egiten jarraitu ahal izateko baliatuko du.

Baina bakarrik ezin dugu, eta hizkuntza-politika eta erreminta ausarten premia dugu. DOAKOAK eta guztiontzat, hezkuntza, transmisio eta helduen alfabetatze eta euskalduntze tinkoak bermatzeko.

Horrela, inori baimenik eskatu gabe, ozenki esan ahal izango dugu: BAGARA ETA IZANGO GARA. Hizkuntzak elkar ulertzeko sortu zirelako, komunitateak eraikitzeko. Erabakia hartua dugu: EUSKARAZ izango gara! HERRIAREN ERABAKITASUNAGATIK izango gara. Harro Herri, eta gora KORRIKA! Gora AEK!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Larunbata, 02 Abendua 2023 11:34

Estreinaldia eta gero, BADON*en bira abian

BADON* opera posdramatikoa atzo, abenduak 1, estreinatu zen, Gasteizko Printzipal Antzokian.

Formatuari dagokionez, baliabide bisualek (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimenduak, literaturak eta bertsoek ere osatuko dute BADON* unibertsoa. Hausnarketa-ikerketa-sorkuntza prozesu kolektibo eta kolektibizatu baten emaitza da, eta sinergiak eta diziplina arteko zubiak eraikitzen ditu.

Hurrengo emanaldia Donostian izango da, Antzoki Zaharrean, abenduaren 17an. Urtarrilean, Iruñean, Baionan eta Astigarragan ikusteko aukera izango duzue. Baita Bilbon, Donapaleun eta Tafallan ere. Hemen topatuko duzue informazio guztia.

BADON* egitasmoa AEK-KORRIKAren Kultur Sorkuntzarako I. bekaren irabazlea izan da, eta beraz, Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusia. 

Photocalleko argazkiak:

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Astelehena, 04 Abendua 2023 17:17

3. LAGUNTZAILE ZOZKETA. IRABAZLEAK (2023/12/08)

Astero zozketak egingo ditugu Korrika Laguntzaileen artean. Hemen 3. zozketaren sariak eta irabazleak. Zorionak!

1. ANA IRIARTE BAÑEZ (Arizkun). Erriberagoitiko Azala Espazioa landetxean bi lagunentzako asteburuko egonaldi bat, Santa Maria katedrala ikusteko 2 sarrera (Katedrala eta dorrea), Izpi Soa liburua eta Arabako Udapa Patatak-ek emandako produktu sorta bat.

2. KONTXI ARRANZ ALAÑA (Santurtzi). Iruñeko Herriko Tabernan bi lagunentzako asteburuko bazkari bat, Oteiza Museorako lau sarrera, Pamplonetariorako lau sarrera eta Rafa Gorrotxategi Txokolateak eta Eceiza etxeak emandako produktu sorta bana

3. PATXI MARTINEZ DE GOÑI URRITZELKI  (Bilatorta). Donostiako Zubietako Iruin Sagardotegian bi lagunentzako sagardotegi-menua , La Perla Talasoterapian bi lagunentzako sarrera bikoitza eta Rafa Gorrotxategi Txokolateak eta Eceiza etxeak emandako produktu sorta bana

4. IRATI BRABO BEREINKUA (Markina-Xemein). Fernando Hierroren Gernikako akuarela bilduma bat eta bi txartel Gernika Museorako, Rafa Gorrotxategi Txokolateak eta Eceiza etxeak emandako produktu sorta bana eta Donostiako Aquariuma bisitatzeko lau sarrera.

5. GOTZON OLEA MARKAIDA (Sopela). Bilboko Hamaika Mountain kirol dendan 50 euroko erosketa-txartel bat, La Txika de la Cervezak emandako garagardo sorta bat, Rafa Gorrotxategi Txokolateak eta Eceiza etxeak emandako produktu sorta bana eta Albaola Itsas Faktoriarako lau sarrera.

... eta abenduaren 17an, 18:30ean, Donostiako Antzoki Zaharrean,  BADON* Opera Postdramatikoa ikusteko 10 sarrera (5 sarrera bikoitz): BELEM RODRIGUEZ ATIN, MIKEL SALAZAR KEREJETA, JON AYALA BENGOETXEA, PELLO ARMENDARIZ ADUAGA, NEKANE BASAURI GARAI

Zeren zain zaude Laguntzaile izateko? Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean (300 sari baino gehiago), deskontuak, abantailak... eta garrantzitsuena, 15 euroren truke, KORRIKAren parte izango zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

AEK-KORRIKAko eledunak Patani herrialdeko delegazio batekin bildu dira, esperientziak partekatzeko xedearekin.

Patani herria, administratiboki, Tailandiaren parte da egun. Hizkuntza propioa dute; baina hainbat zailtasun eta errepresioen ondorioz, eta gatazka etniko-erlijioso bortitz bat dela medio, desagertzeko zorian dago. Helduek hitz egiten dute, baina patani hizkuntzak ez du inolako aitortza ofizialik, eta eskoletan ere ez da irakasten. Horrez gain, ez du batuaren parekorik, eta transmisioa oso zaila da.

Hala ere, ahalegin handia egiten ari dira beren hizkuntzari eusteko; eta, besteak beste, hizkuntza gutxitua duten herriekin harremanetan jartzen ari dira. Horregatik bildu nahi izan dute AEK-KORRIKArekin, Euskal Herriak euskararekin duen esperientzia zuzeneko ezagutzeko.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Astelehena, 27 Azaroa 2023 15:18

2. LAGUNTZAILE ZOZKETA. IRABAZLEAK (2023/12/01)

Astero zozketak egingo ditugu Korrika Laguntzaileen artean. Hemen 2. zozketaren sariak eta irabazleak!

1. SANTOS INDAKOETXEA ARANGOA (Beruete). Ibarrangeluko Gametxo hotelean bi lagunentzako gaua, gosaria eta spa zirkuitua, Rafa Gorrotxategi Txokolateak emandako produktu sorta bat (Gorrotxas, almendrazko teilak eta txokolate beltza) eta Gomiztegi gaztandegiak emandako Maisu Nikolas Euskal artisau gazta bat.

2. ANE EGIA MOKOROA (Donostia). Otogoieneko Borda Berri jatetxean bi lagunentzako bazkaria, Santa Maria katedrala ikusteko 2 sarrera (Katedrala eta dorrea), Izpi Soa liburua, Oteiza Museorako lau sarrera eta Arabako Udapa patatak emandako produktu sorta bat.

3. MIREN ZUBELDIA ETXEBERRIA (Eibar). Izarrako (Urkabustaiz) Frontoia tabernan bi lagunentzako bazkari bat, Santa Maria katedrala ikusteko bi sarrera, Gomiztegi gaztandegiak emandako Maisu Nikolas Euskal artisau gazta bat eta Rafa Gorrotxategi Txokolateak emandako produktu sorta bat.

4. AZU ARGÜELLO MARTIN (Bilbo). Argia astekarirako harpidetza bat, Gomiztegi gaztandegiak emandako Maisu Nikolas Euskal artisau gazta bat, Arabako Udapa patatak emandako produktu sorta bat eta Donostiako Aquariuma bisitatzeko lau sarrera.

5. JULEN AGIRREZABALA AGIRREZABALA (Igorre). Durangoko '40 Minutu Rock' jaialdirako bi sarrera, Gomiztegi gaztandegiak emandako Maisu Nikolas Euskal artisau gazta bat, Rafa Gorrotxategi Txokolateak emandako produktu sorta bat eta Albaola Itsas Faktoriarako lau sarrera.

Zeren zain zaude Laguntzaile izateko? Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean (300 sari baino gehiago), deskontuak, abantailak... eta garrantzitsuena, 15 euroren truke, KORRIKAren parte izango zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Dakizuenez, hainbat dira KORRIKA arropa erosteko aukerak. Online denda ez ezik, AEKren euskaltegietan ere eskura dezakezue. Gainera, hiriburuetan -Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea- eta zenbait herritan (Markina-Xemein, Orereta eta Santurtzi)  Korrika dendak zabalik daude. Ordutegiak eta informazioa hemen eskuratu ahalko duzue.

Denda fisikoetan arropa erosteaz gain, Korrika Laguntzaile ere egin zaitezke eta abantailez gozatu.

Edizio honetako banderola ere salgai dago (5 euroan), etxeko leihoak eta balkoiak dotore-dotore eta harrotasunez apaintzeko. Harro Herri! 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

23. KORRIKA badator! Eta berarekin batera, Korrika Kulturala!

Edizio honetan Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusia BADON* izango da, KORRIKA-AEK Kultur Sorkuntzarako I. Bekaren irabazlea, alegia.

Abenduaren 1ean estreinatuko da Gasteizko Printzipal Antzokian, 19:30ean.

Sarrerak 10 euroan salgai egongo dira (Korrika Laguntzaileak, 8 euro) leihatilan eta Printzipal Antzokiaren webgunean.

Zer da BADON*?

Opera garaikide bat da. Hausnarketa-ikerketa-sorkuntza prozesu kolektibo eta kolektibizatu baten emaitza eta sinergiak eta diziplina arteko zubiak eraikiko dituenak.

Formatuari dagokionez, baliabide bisualek (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimenduak, literaturak eta bertsoek ere osatuko dute BADON* unibertsoa.