Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Euskaratu Euskaratu
Ostirala, 08 Martxoa 2024 16:35

Brusela

2024ko martxoaren 9an Korrika Bruselan, Euskal etxeak antolatuta. 14:00etan Parc-en.

Harremanetan jartzeko:  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

Larunbata, 09 Martxoa 2024 05:44

BAGARA, ETA IZANGO GARA

Iritzi artikuluaren sinatzaileak: KORRIKA arduradun Ane Elordi Alburquerque eta AEKren Artezkaritza kide Aitziber Balantzategi Ibargoitia.

Nor gara? Gizakiok animalia sozialak gara naturalki, eta beste batzuen beharra izan ohi dugu garatzeko. Pertsonok talde edo egitura sozial konplexuak sortu izan ditugu, elkarren artean kooperatzeko zein lehiatzeko, familiatik hasi eta talde politiko, zientifiko edo ekonomikoetaraino. Elkarrekintza horrek ohitura, erritual, herri, balio, arau eta legeak sortu ditu, zeinak gure elkarbizitzaren oinarri diren. Gizakiok, halaber, komunikazio-gaitasun handiak ditugu, eta hizkuntza da, zalantzarik gabe, komunikazio-sistema konplexuak geureganatu eta erabiltzeko ezinbesteko tresna: gure kasuan, euskara.

Hizkuntzak hitzez osatzen dira, gu guztion hitzez, eta nor bere herrira lotzen gaituzte. Guk, euskal hiztun izan edo ez izan, berezko ekosistema eraiki behar dugu euskararen bueltan: euskal komunitatea, euskara ardatz duen taldea. Hizkuntza erreminta da komunitate hori eraikitzeko, eta sendotu egiten du norberaren identitatea; Euskal Herriko ondarea eta kultura ezagutzeko aukera ere ematen du, harreman sozialetarako eta lan-mundurako ateak irekitzen ditu... Hizkuntzak aberastu egiten gaitu, mundu oso bat ezagutzeko eta horren parte izateko aukera emanda.

Euskara hizkuntza, besteak bezalaxe, kultura eta mundu bat da: bertoko hizkuntza da gure kultur izaera eta, munduan, Euskal Herrian, nor izateko modua. Euskarak gure beharra du. Gizakiok beste gizaki batzuen beharra dugun moduan, euskarak euskal komunitatearen beharra du.

Helburu dugu euskara indartsu sartzea herritarron nortasuna eraikitzeko bidean; euskara eragile irabazlea izatea identitatea garatzeko prozesuan. Euskarak egiten gaitu denok euskaldun, gutako bakoitza, baita gure komunitate osoa ere, herria. Orain, Euskal Herriko kaleak hartuta, harro aldarrikatuko dugu asko garela eta gogotsu gaudela oso: euskaraz harro bizitzeko herri-gogoa badela, alegia.

Euskarak izan behar du etorkizuna, euskarak etorkizuna izan behar du, jendeari bizitzan ziurtasun baikorra ematearren. Geroan ere, euskara ezinbestekoa izango da herriaren eta herritarren identitatea trinkotzeko.

Horregatik, euskararen biziberritze-prozesuak ilusioa eta baikortasuna eragin behar ditu; ez da hau mezu goibeletarako garaia, baizik eta animorako eta ilusiorako ordua, nahiz eta badakigun oraindik asko dugula egiteko. Horretarako, era estrategikoan eta komunitarioan jokatu behar dugu: herria batuta, gogoa ardatz. Euskararentzat etorkizun hobea sustatzeko konpromisoa hartu behar dugu orain; beraz, har dezagun dimentsio orotan eragiteko engaiamendua, denok bat eginda. Mugi dezagun euskararen herria, ingurua mugiarazi arte.

23. KORRIKA ate-joka dugu; laster hasiko gara lekukoa eskuz esku eta kilometroz kilometro eramaten, Euskal Herriko jendartea astintzen, ehunka mila lagunen bihotz-taupaden maitasuna eta babesa lau haizetara zabaltzen... Kalera atera gaitezen eta harrotasunez zipriztin ditzagun Kantauri itsasoa, Arabako mahats, Bardeako buztin, Pirinioetako elur eta Meatzaldeko burdina. Ikus, senti eta entzun gaitzatela, bagarelako eta izango garelako! Harro Herri, eta gora KORRIKA! Gora AEK!

 

 

Ane Elordi Alburquerque

Aitziber Balantzategi Ibargoitia

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

 

 

Larunbata, 16 Martxoa 2024 13:27

KORRIKAren azken eguneko bestan, zikiro-jana

23. KORRIKA Irundik abiatzeko 6 egun eskas falta dira. 10 egunen bueltan, martxoaren 24an, Baionarat iritsiko da; bertan, egun osoko jaia eta egitaraua prestatzen ari gara.

Xaho kaian Etxepare gunea izanen dugu; han, jarririk bazkaltzeko parada egonen da: zikiro-jan herrikoia, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolaturik.

Txartelak aurretiaz eskuratu beharko dira KORRIKAren online dendan, hemen

Menua hauxe izango da: hasierakoa, sasi ardi arrazako zikiroa eta ilarrak (baba zuriak), ardi-gasna eta deserta (postrea); Ogia, Irulegiko arnoa eta kafea barne.

Prezioa: 25 euro/eusko

Martxoaren 24an, Baionan ikusiko dugu elkar!

OHAR GARRANTZITSUA: Menua jango ez duten haur zein helduentzat ez da lekurik izango zikiroan, zoritxarrez.  Izan ere, gune itxia da eta leku mugatuak ditugu. Batzuk onartuz gero, guztiak onartu beharko genituzke.  Kopuru handia izateko arriskua dago eta kudea ezina izango litzateke. Ulertuko duzuelakoan. Mila esker!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

23.KORRIKAren mezua lau haizeetara zabaldu nahi dugu. KORRIKAren deiadarra beste hizkuntza batean, Donostiako Lauaizeta BHI ikastetxeko lagunei eta Lemiko Liisamaija Lehkonen and Sanni Kallio (irakasleak) + Rasmus, Niilo, Matias, Anni, Stella, Aino and Ella (ikasleei) esker.

 

 

 

 

 

Ostirala, 08 Martxoa 2024 12:16

23.KORRIKAren mezua suedieraz

Eskerrik asko Donostiako Lauaizeta BHI ikastetxeko lagunei itzulpenekin laguntzeagatik! Eta Lemiko irakasle eta ikasleei: Liisamaija Lehkonen and Sanni Kallio (irakasleak) + Rasmus, Niilo, Matias, Anni, Stella, Aino and Ella (ikasleak)

Suedieraz, hizkuntza gutxitua Finlandian.

 

 

 

 

 

 

 

 

Ostirala, 08 Martxoa 2024 11:52

23.KORRIKAren mezua hungarieraz

Az emberek büszkék arra, hogy mi vagyunk! Eskerrik asko Donostiako Lauaizeta BHI ikastetxeko lagunei itzulpenekin laguntzeagatik!

Hungariera, hizkuntza gutxitua da Errumanian.

 

 

 

 

 

 

Ostirala, 08 Martxoa 2024 11:40

Italierara itzuli dute 23.KORRIKAren mezua

23.KORRIKAren mezua lau haizeetara zabaldu nahi dugu. Donostiako Lauaizeta BHI ikastetxeko lagunek italierara itzuli dute.

 

 

 

 

Ostirala, 08 Martxoa 2024 10:45

23.KORRIKAren mezua Griko hizkuntzan

Griko hizkuntza Grezia Salentinako (Italian) hizkuntza gutxitua da. Bertan ere batu dira erronkara! onostiako Lauaizeta BHI ikastetxeko lagunei, eskerrik asko!

 

 

Osteguna, 07 Martxoa 2024 20:26

Mumbai

Martxoak 17, igandea 7:30etan

Lekua: St Theresa High School Rd Number 24, Bandra West, Mumbai, Maharashtra 400050

Korrikaren ondoren, aperitibo txiki batekin indarberrituko gara The Bandra Gymkhana-n: 42, St Andrews Rd, Bandra West, Mumbai, Maharashtra 400050

Kontaktua: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Venezuelako Kontsulatuak Euskal Herrian bizi diren Venezuelako eta Latinoamerikako herritar guztiak gonbidatu ditu eurekin batera 23. KORRIKAn parte hartzera, euskal kulturara hurbiltzera eta euskarari babesa erakustera. Agerraldia egin zuten atzo (martxoak 6) ZIortza Bolibarren, eta kontsulatuak eskuratu duen kilometroan harrotasunez parte hartzera animatu ditu herritarrak.

Hitzordua martxoaren 20an izango da, KORRIKA Ziortza Bolibarretik pasatuko den egunean.

Argazkian, Glenna del Valle Cabello Venezuelako kontsul generala, Angelica Orozko Bilboko EH Bilduko zinegotzia, Andoni Lariz Ziortza-Bolibarko alkatea, Beñat Ibaibarriaga Simon Bolibar museoko teknikaria eta Orkatz Gandiaga AEK-ko arduraduna.

Argazkia: Lea-Artibaiko Hitza (eskerrik asko!)

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!