Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Aizu! Aizu!
Igandea, 11 Otsaila 2024 22:37

New York

 

Martxoaren 16an, larunbata, eguerdiko 12:00-etatik 14:00-etara elkarrekin KORRIKA 2024 ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzea helburu duen ekimen honekin bat eginez.

Ekitaldi hau New Yorkeko Euzko Etxeak eta Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak elkarlanean antolatuta dago.

Ez zaitzala sasoian izateak kezkatu, ekintza honek ez baitu inoren iraupen-maila neurtzeko asmorik, elkarrekin ongi pasa eta New York hirian euskara ospatzea baita helburua!
 
Ekitaldiaren Xehetasunak:
Eguna: Martxoaren 16a, larunbata
Ordua: 12:00-2:00 pm
Elkargunea: Bartel-Pritchard Square, Prospect Park Southwest, Brooklyn, NY 11215
Ibilbidea:

 

 

Harremanetarako: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Gehiago kategoria honetan: « Mallorca Terrassa »