AIOKO

TALDEAREN IZENA: Zurrunka Teatro
EMANALDIAREN IZENBURUA:  AIOKO
EMANALDI MOTA: Itzal eta txongilo ikuskizuna
PUBLIKO: 4tik aurrera (ikusle guztientzako)

SINOPSIA
IKUSKIZUN DIDAKTIKOA, NON ITZALEK ARGIA ERAKUTSIKO DIGUTEN

Aioko irlako biztanleek,  aniztasunak, naturarekiko errespetuak eta bizitzaz gozatzeko denbora libreak izan dezakeen balioa ahaztu dute. Aspaldi irla alai bat izan bazen ere, orain iluntasuna haien bihotzen jabe da. Bizilagunek baztertu dituzten bi pertsona oso berezi, Azkartxin eta Moteltxin, izango ditugu protagonistak.

Bidaia fantastikoa izango da, non abenturak, emozioak, sorpresak, Jenioak eta argiz beteriko itzalak aurkituko ditugun.

Antzezlan hurbila, atsegina eta dinamikoa. Familia giroan lkarbizitzari buruzko hausnarketa egiteko gonbita.

LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=avT2NL3OzE8