EUSKALDUNEN JATORRIA, HISTORIA ETA IRRIA

TALDEAREN IZENA: TXIKI
EMANALDIAREN IZENBURUA: EUSKALDUNEN JATORRIA, HISTORIA ETA IRRIA
EMANALDI MOTA:  Bakarrizketa antzeztua
PUBLIKO: 14 urtetik gora

SINOPSIA
Euskaldunen benetako jatorria, kultura, historia umorezko bakarrizketa antzeztu honen bidez kontatua. Gure euskara, herria eta kulturaren bizi iraupena ezagutzeko garaia da. Gure historian barna bidaiatzeko aukera originala, antzezlan umoretsu honen bitartez. Big Bangnetik hasita gaur arte: Nire aitaren kobazuloa defendatuko dut lehen euskal pintadetatik, euskalduna naiz eta furgoneta daukat leloraino. Ez da bakarrizketa “stand up” soil-soila, baizik eta TXIKIREN antzezlan borobil bat. Bertan umorea, historia, kantuak, musika, 3D efektuak, karaokea eta euskal pertsonaia ezberdinen imitazioa: Oteiza, Xalbador, Evaristo, Laboa, Maurizia, Maialen Lujanbio.

Egin irribarre bizitzan ahal den guztietan!

Izena duen guztiak izana duelako

LOTURA
https://zelako.eus/fitxak/euskaldunen-jatorria-historia-eta-irria/?portfolioCats=34%2C36%2C41%2C37%2C35%2C38%2C39%2C40%2C33%2C42